DTE

DTE (Data Terminal Equipment) komunikazio batean datuen iturri eta helburua diren ekipoak dira. Konputaziorako ekipoak osatzen dute: Host, konputagailuak eta terminalak)


Sarrera

Informazioa bitarteko batek prozesatzen baldin badu, honi DCE deritzo, modema esaterako. Konputagailuei eta terminalei DTE deitzen zaie, halaber, sarearekin konektatzeko gailuei eta antzeko konexio-gailuei DCE. Eskuarki, konputagailuek eta terminalek ez dute distantzia urruneko sareko datuak bidaltzeko eta jasotzeko ahalmenik. Honelako eginkizunetarako modema (DCE) eta antzeko zirkuituak daude.


DCEak bitak banan-banan bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen dira. DTE-a eta DCE-a kontrol- zein informazio-datuak komunikatzeko elkar konektatuta egoteaz gain (atal fisikoa), DTE-k eta DCE-k komunikazio protokolo berdinak erabiltzea beharrezkoak dituzte (atal logikoa).

Honela, DTE (lokala)-DCE (lokala); DCE (lokala)-DCE (urrunekoa); DCE (urrunekoa)-DCE (urruneko) eta DTE (lokala)-DTE (urrunekoa) komunikazioak izaten dira.

DTE-DCE-en arteko komunikazioa gauzatzeko interfaze arautuak beharrezkoak dira.

DTE-ren eta DCE-ren arteko interfazeak espezifikazio mekanikoak, elektrikoak eta prozedurazkoak dauzka:

  • Prozedurazkoak: Komunikazioa modu egokian (koordinazioa) gauzatzeko, komunikazio-gertaeren hurrenkera zehazten du.
  • Mekanikoak: Konektoreen tamaina eta forma zehazten dituzte, hau da, gailu biek kable eta antzeko konexioak bateragarriak izan behar dituzte.
  • Funtzionalak: Interfazearen elementuen eginkizunak zehazten ditu
  • Elektrikoak: Seinale mota, tentsio maila eta izaera elektrikoko beste ezaugarri berdinekin lan egin behar dituzte.



Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.