«Zuk zeuk egin» metodoa

Zuk zeuk eginingelesez: Do it yourself, DIY—, aditu edo profesionalen laguntzarik gabe zerbait sortu, eraldatu edo konpontzeko ekintza edo metodoa da.

Ikerketa akademiko batek honela definitzen du zuk zeuk egin metodoa: "norbanakoen lehen edo bigarren mailako material eta osagaien erabilera, ingurune naturaletik jasotakoak barne, ondasun materialak sortu, eraldatu edo berreraikitzeko jokaera".[1] Zuk zeuk egin metodora hainbat motibaziok eraginda jo daiteke. Motibazioen sailkapena merkatu motibazioetan (irabazi ekonomikoak, produktuen disponibilitate eza, produktuen kalitate txarra, pertsonalizatzeko beharrizana) eta norberaren identitatearen hobekuntzan (eskulangintza, ahulduntzea, gizatalde bilaketa, singulartasuna) banandu daiteke.[2]

Do-it yourself terminoa gutxienez 1912tik aurrera kontsumitzaileekin lotu da, nagusiki etxebizitza hobetzeko eta mantentzeko jarduerekin.[3] Do it yourself terminoaren erabilera arrunta 1950eko hamarkadan hasi zen (ingeles estandarrean).[4] Bai sormenezko nahiz aisialdiko jardueratzat, bai dirua aurrezteko ekintzatzat, jendeak etxebizitzaren hobekuntza eta beste hainbat artisautza eta eraikuntza proiektu txikiak egiteko joera besarkatzen duen mugimenduaren agerraldia adierazten du.

Geroago DIY edo zuk zeuk egin terminoak esanahi zabalagoa hartu du, trebetasun multzo zabal bat barne hartuta. DIY rock alternatiboko, punk rockeko eta indie rockeko musika agertokiekin, indymedia sareekin, irrati piratekin eta fanzine mugimenduekin lotzen da. Testuinguru honetan DIY arte eta lanbide mugimenduari lotua dago, kontsumismoaren norberaren beharrizanak betetzeko beste pertsona batzuekiko dependentziari alternatiba bat eskaintzen diona.

Azpikulturak

Zuk zeuk egin, DIY eta do it yourself terminoak hurrengoak deskribatzeko ere erabiltzen dira:

Edariak nahasteko errobota

Zuk zeuk egin, azpikulturatzat, 1970eko hamarkadako punk mugimenduarekin hasi zela esan daiteke.[6] Entzuleengana heltzeko diskoetxe handien erabilera tradizionala alde batera utzi, eta taldeak grabazioa, kopiak ateratzea, merchandisinga eta tourak beren kabuz antolatzen hasi ziren. Kostu txikiko DIY birak behin eta berriz eginez, talde txikiek ezagutze zabalago bat izateko eta kulto estatusa lortzeko aukerak sortu ziren. Loratzen ari zen fanzine mugimenduak underground punk agertokiaren babesa eta sustapena jaso zuen, eta jarraitzaileak musikariekin erlazionatzeko bideak era nabarian aldatu ziren. Denbora gutxian fanzineak eskuz egindako musika aldizkari izatetik pertsonalagoak izatera pasatu ziren; era azkarrean gazteentzat DIY kulturarako ate bihurtu ziren. Honela fanzine tutorialak etorri ziren, nola egin norberaren kamiseta, poster, fanzine, liburu, janari, eta abar erakusten zutenak.

Erreferentziak

  1. Wolf & McQuitty (2011). Understanding the Do-It-Yourself Consumer: DIY Motivation and Outcomes. Academy of Marketing Science Review
  2. Wolf & McQuitty (2011)
  3. Gelber (1997). Do-It-Yourself: Construction, Repairing and Maintaining Domestic Masculinity. American Quarterly. doi:10.1353/aq.1997.0007
  4. McKellar, S. & Sparke, P. (eds.): Interior Design and Identity
  5. Joshua M. Pearce. 2012. “Building Research Equipment with Free, Open-Source Hardware.Science 337 (6100): 1303–1304.open access
  6. Triggs, Teal (2006) Scissors and Glue: Punk Fanzines and the Creation of a DIY Aesthetic, in "Journal of Design History", vo. 19, n. 1, pp. 69-83.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.