DDT
Diklorodifeniltrikloroetanoa (normalean DDT[1] deitua) (ClC6H4)2CH(CCl3), intsektiziden osagai oinarrizkoena da eta oso erabilia izan da malariari, sukar horiari eta tifusari aurre egiteko. Paul Hermann Müllerrek topatu zuen eta, horri esker, 1948an Medikuntzako Nobel Saria eman zioten. Hainbat ikerketa zientifikok erakutsi dute DDTak minbizia sor dezakeela, eta basa bizitzari ere kalte egiten diola;[2] beraz, debekatuta dago DDTa nekazaritzan erabiltzea.
DDT | |
---|---|
Formula kimikoa | C14H9Cl5 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono eta kloro |
Mota | konposatu organokloratu |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,99 g/cm³ (20 °C) |
Fusio-puntua | 108 °C 108,3 °C |
Deskonposizio-puntua | 110 °C |
Lurrun-presioa | 0 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 353,911739 Da |
Erabilera | |
Rola | occupational carcinogen (en) , Hormona-nahasle, female reproductive toxicant (en) , male reproductive toxicant (en) , developmental toxicant (en) eta kantzerigeno |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 2
2
0
|
Denboran ponderatutako esposizio muga | 1 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak) 0,5 mg/m³ (10 h, baliorik ez) |
Flash-puntua | 77 °C (gehienez, Pensky–Martens closed-cup test (en) ) 72 °C (gutxienekoa, Pensky–Martens closed-cup test (en) ) |
IDLH | 500 mg/m³ |
Eragin dezake | DDT exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | YVGGHNCTFXOJCH-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 50-29-3 |
ChemSpider | 2928 |
PubChem | 3036 |
Reaxys | 1882657 |
Gmelin | 16130 |
ChEBI | 509864 |
ChEMBL | CHEMBL416898 |
RTECS zenbakia | KJ3325000 |
ZVG | 12510 |
DSSTox zenbakia | KJ3325000 |
EC zenbakia | 200-024-3 |
ECHA | 100.000.023 |
MeSH | D003634 |
Human Metabolome Database | HMDB0032127 |
UNII | CIW5S16655 |
KEGG | D07367 |
PDB Ligand | 6WT |
Hala ere, DDTaren aldeko apustua egiten dute zenbait zientzialari eta politikarik. Haien ustez, DDT izan zen malaria Europatik desagerrarazi zuen eragile nagusietako bat; Europan, Italian eta Grezian zehazki, malaria endemiatzat hartzen zen. Gainera, Sri Lankan, Bangladeshen eta Indian hilkortasun-tasa murriztea DDTaren ondorioetako bat dela diote.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2013]
- (Ingelesez) Laumann, Vanessa. (2009ko abendua). Carina Weber ed. (pdf) Environmental strategies to replace DDT and control malaria. Hanburgo ISBN 978-3-9812334-5-2..
- (Ingelesez) Boseley, Sarah. (1999-8-30). «Malaria fears over planned DDT ban» The Guardian.