DCE
DCE (Data Communications Equipment) komunikazioan parte hartzen duen bitarteko gailua da baina ez da datu igorlea ez eta datu hartzailea ere.
Normalean, DTEaren eta transmisio-bidearen arteko bihurgailua, hau da, ekipo terminalak (DTEa) eta komunikazio lerroa konektatzen duen gailua da.
Sarrera
Informazioa bitarteko batek prozesatzen baldin badu, honi DCE deritzo, modema esaterako. Konputagailuei eta terminalei DTE deitzen zaie, halaber, sarearekin konektatzeko gailuei eta antzeko konexio-gailuei DCE. Eskuarki, konputagailuek eta terminalek ez dute distantzia urruneko sareko datuak bidaltzeko eta jasotzeko ahalmenik. Honelako eginkizunetarako modema (DCE) eta antzeko zirkuituak daude.
DCEak bitak banan-banan bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen dira. DTE-a eta DCE-a kontrol- zein informazio-datuak komunikatzeko elkar konektatuta egoteaz gain (atal fisikoa), DTE-k eta DCE-k komunikazio protokolo berdinak erabiltzea beharrezkoak dituzte (atal logikoa).
Honela, DTE (lokala)-DCE (lokala); DCE (lokala)-DCE (urrunekoa); DCE (urrunekoa)-DCE (urruneko) eta DTE (lokala)-DTE (urrunekoa) komunikazioak izaten dira.
DTE-DCE-en arteko komunikazioa gauzatzeko interfaze arautuak beharrezkoak dira.
DTE-ren eta DCE-ren arteko interfazeak espezifikazio mekanikoak, elektrikoak eta prozedurazkoak dauzka:
- Prozedurazkoak: Komunikazioa modu egokian (koordinazioa) gauzatzeko, komunikazio-gertaeren hurrenkera zehazten du.
- Mekanikoak: Konektoreen tamaina eta forma zehazten dituzte, hau da, gailu biek kable eta antzeko konexioak bateragarriak izan behar dituzte.
- Funtzionalak: Interfazearen elementuen eginkizunak zehazten ditu
- Elektrikoak: Seinale mota, tentsio maila eta izaera elektrikoko beste ezaugarri berdinekin lan egin behar dituzte.