DAM

DAM 1998an Israelen sortutako lehen rap musika talde palestinarra da. Izenak arabieraz (eta hebreeraz) "odola" esan nahi du. Batez ere arabieraz abesten dute, baina ingelesez eta hebreeraz ere, publikoa zabaldu nahian. Izan ere, israeldarrei palestinarren egoera helarazi nahi diete ("Arabiarrek badakite nolako da euren bizitza. Israeldarrei kontatu behar diegu"). Taldearen letrek fustrazioa dute oinarri, batik bat Israelen bigarren mailako herritarrak bezala sentitzeagatik. Baina beste hip-hop musika taldeen ildoan, droga eta bortizkeria ere dauzkate hizpide. Diskoetxerik ez izan arren, Meen Irhabi? (Nor da terrorista?) kanta webgunetik etengabe jaitsi da, eta Europan zehar ibiliak dira. Euskal Herrian, Barakaldoko BECen 2006ko azaroaren 11n 18/98+ auzia bertan behera uzteko egin zen ekitaldian Fermin Muguruzarekin, La Banda del Surdorekin eta Bad Sound Systemekin batera agertu zen DAM.

DAM
Datuak
JatorriaPalestina
Musika motaHip-hop
Urteak1998 - gaur egun
Taldekideak
Tamer Nafar
Suhell Nafar
Mahmoud Jrere.
Informazio gehigarria
www.dampalestine.com
Facebook: DAMRAP MySpace: damrap Souncloud: damrap Musicbrainz: 45ddd10c-a6f3-4b2d-a583-12d149c54292 Songkick: 363662 Discogs: 144903 Allmusic: mn0001382951 Edit the value on Wikidata

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.