Dōtonbori
Dōtonbori (japonieraz: 道頓堀) Osakan dagoen barrutirik turistikoena da, Chūō auzoan dagoena. Dōtonbori ubidearen ondoan dago eta honek ematen dio izena.
Historia
Aintzinatik izan da aisialdirako eremua. 1612an Yasui Dōton enpresariak Umezu ibaia luzatu zuen merkatal eremu berri bat sortzeko. Osakako setioan hil egin zen baina egitasmoa aurrera eraman zuten bere lehengusuek eta ubidea 1615ean bukatu zuten. Osakako gazteluko jaun berriak ontzat hartu eta enpresariaren izena eman zion, Dōtonbori ("Dōton-en ubidea"). 1621ean Osakako aisiladirako auzo finkatu zuten. 1662rako sei Kabuki antzoki eta bost Bunraku antzoki ezarri ziren bertan.
Bigarren Mundu Gerran auzoa erabat sntsituta gelditu zen eta erreraiki beharra izan zen. Gaur egun jatetxe ugari daude, osakako gastronomia aberatsaren erakusgarri, eta gazte eta gau giro itzela dago.
Iruditegia
- Dōtonbori 1930 hamarkadan.