Czesław Miłosz
Czesław Miłosz (Szetejnie, Errusiar Inperioa —gaur egun Lituania, 1911ko ekainaren 30a - Krakovia, Polonia, 2004ko abuztuaren 14a) poloniar idazlea izan zen, lituaniar jatorrikoa, eta polonieraz idatzi zuen. XX. mendeko olerkaririk handienetakotzat jotzen da.
Czesław Miłosz | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Šeteniai (en) eta Šiauliai, 1911ko ekainaren 30a | ||
Herrialdea | Polonia Lituania (1939 - Ameriketako Estatu Batuak (1970 - | ||
Heriotza | Krakovia, 2004ko abuztuaren 14a (93 urte) | ||
Hobiratze lekua | Crypt of Merit at Skałka (en) | ||
Familia | |||
Aita | Aleksander Miłosz | ||
Ezkontidea(k) | Janina Milosz (1944 - 1986) Carol Thigpen-Miłosz (en) (1992 - 2002) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | House of Miłosz (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Vilnius University (en) | ||
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa frantsesa poloniera ingelesa gaztelania txekiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, idazlea, saiakeragilea, itzultzailea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta literatura historialaria | ||
Lantokia(k) | Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak | ||
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Harvard Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Heraklito, Agustin Hiponakoa, Emmanuel Swedenborg, William Blake, Adam Mickiewicz, Fiodor Dostoievski, Lev Xestov, Oscar Milosz (en) , Jacques Maritain, T. S. Eliot, Martin Heidegger eta Simone Weil | ||
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Polish Academy of Learning (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Stowarzyszenie Pisarzy Polskich (en) | ||
Genero artistikoa | olerkigintza Prosa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
milosz.pl | |||
1960an, Berkeleyra joan zen Kaliforniako Unibertsitateak gonbidatuta, eta, 1961etik aurrera, eslaviar hizkuntzak eta eslaviar literatura irakatsi zituen han bertan. Poeta tragikoa da, ezkorra gizadiaren aurrean. Hasierako poema-liburuak hauek dira: Harri bihurtutako denborarena (1933) eta Hiru negu (1936). 1945ean, gerrari buruzko poesia-lan guztiak bildu eta Salbamena izenburupean argitaratu zituen. Miloszenak dira halaber, Egunargia (1953), Izenik gabeko hiria (1969), Eguzkia atera eta sartzen den lekua (1974). Eleberriak eta saiakerak ere idatzi zituen, hala nola Aginpidea eskuz aldatu da (1953), Issako harana (1955), San Franzisko golkoko ikuspegiak (1969), Ulroko lurraldea (1979). 1980an, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak