Cyd Charisse
Cyd Charisse (jaiotza-izena: Tula Ellice Finklea) (Amarillo, Texas, 1922ko martxoaren 8a - Los Angeles, Kalifornia, 2008ko ekainaren 17a) estatubatuar dantzaria eta aktorea izan zen. 1950eko hamarkadako zinema musikalean. ospea irabazi zuen akatsik gabeko teknikagatik eta bere begirada xarmant eta sentsualagatik.[1]
Cyd Charisse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tula Ellice Finklea |
Jaiotza | Amarillo (Texas), 1922ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2008ko ekainaren 17a (86 urte) (86 urte) |
Hobiratze lekua | Hillside Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tony Martin (1948 - 2008) |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hollywood Professional School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ballet dantzaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
|
Biografia
Hastapenak balletean
Betidanik deitu izan zioten Cyd ezizenez, Sister hitzetik sortua. Dantza Nico Charisse koreografoaren zuzendaritzapean ikasi zuen. 1939an harekin ezkondu zen. 1947an dibortziatu eta urtebete geroago, Tony Martin abeslariarekin ezkondu zen eta 60 urte egon ziren elkarrekin. Hamalau urte zituela Montecarloko Errusiar Balleteko dantzaria izan zen. Charisse kasualitatez iritsi zen dantzaren eta ikuskizunaren mundura.[2]
Aktorea zinema musikalean
Charissek betikotu zituen Brigadoon (1954), New Yorken bizi den edertasuna (1955), Moskuko ederra (1957) filmetan musika-komediaren unerik berezienak. Euripean Abestuz filmean (1952) Gene Kellyren bikotea izan zen, eta Broadway Melody Ballet dantzatu zuen. Fred Astairerekin Guztiak antzerkira (1953) lanean dantza erromantiko bat egin zuen. Bestalde, aktore gisa lan handia egin zuen Nicholas Rayren Tranpa (1958) filmean eta Minnelliren Beste hamabost egun (1962).[3]
Euskal Herrian
- 1990ean Zinemaldian egon zen lehen aldiz.[7][8]
- 1994an Zinemaldiak Urrezko Maskorra eman zion bere ibilbidearen errekonozimendu gisa.[9]
Oinarri on bat izatea garrantzitsua da edozertarako, eta baletak oinarri oso osoa ematen dio dantzariari. Beraz, niretzat oso erraza izan zen beste dantza estilo batzuetara pasatzea. (Cyd Charisse)[9]
Irudi galeria
Bitxikeriak
- The Love Boat telesailean agertu zen.[10]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Ingelesez) «Cyd Charisse» Britannica Kids (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) TCM, Canal. (2017-10-12). «Cyd Charisse, la elegancia del musical americano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Cyd Charisse - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Cyd Charisse» La Nación (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- «Cyd Charisse, la actriz y bailarina que marcó una época en el cine de EEUU | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Muere Cyd Charisse, estrella de los grandes musicales de Hollywood» El País 2008-06-17 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) «Queda inaugurado este Festival...» El Diario Vasco 2010-09-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) Castro, Elio. (2016-11-13). «Las piernas más bellas del musical americano» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- (Gaztelaniaz) Lakunza, Rosana. (2022-06-18). «'Vacaciones en el mar', la serie que disparó los cruceros» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
Kanpo estekak
- [Bideoa] Dancing in the Dark por Cyd Charisse y Fred Astaire
- [Bideoa] CYD CHARISSE, the best dancer in Hollywood history