Cutty Sark
Cutty Sark britainiar belaontzi bat da, luzaroan Txinatik Erresuma Batura artean te kargak ekartzen eta Australiatik artilea ekartzen jardun zuen. Clipper motako ontzia hau munduko itsasontzi ospetsu eta mitikoenen artean dago.
Cutty Sark | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Scott and Linton (en) |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ekoizpen-lekua | Dumbarton |
Kostua | 16.150 £ |
Historia | |
Gila jartzea | 1869 |
Eskaera | 1869ko otsailaren 1a |
Uretaratzea | 1869ko azaroaren 22a |
Zerbitzuaren hasiera | 1870eko otsailaren 16a |
Zerbitzuaren amaiera | 1954ko abenduaren 1a |
Inaugurazioa | 1869ko azaroaren 22a |
Erregistro-herrialdea | Erresuma Batua, Portugal eta Erresuma Batua |
Jabea | Jock Willis Shipping Line (en) 1870eko otsailaren 16a-1895eko uztailaren 22a Joaquim Antunes Ferreira & C.ª (en) 1895eko uztailaren 22a-1922 Wilfred Dowman (en) 1922-1938 Companhia Nacional de Navegação (en) 1922-1922 Thames Nautical Training College (en) 1938-1953 Cutty Sark preservation Society (en) 1953- |
Kokapena | |
Koordenatuak | 51°28′58″N 0°00′35″W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Greenwich |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 6,41010010101 () × 10,97 () m Luzera (nautika): 100.000.000 () m |
Erruna | 10,97 m |
Zingoa | 6,41010010101 m |
Masa | 2.133 t |
Tona-brutoak | 963 |
Abiadura | 17,15 kn |
Identifikazioa | |
Berezko-portua | Lisboa, Txinako Herri Errepublika, Falmouth eta Greenhithe (en) |
Gaur egun Londres hirian dagoen Greenwich auzoko kai batean ikusgai dago. 2007ko maiatzaren 21ean zaharberritze prozesuan zegoela sute batek kaltetu zuen.
Izena
Izena Robert Burns eskoziar olerkariaren Sam O'Shanter olerkian agertzen den fikziozko pertsonaia den Nannie Dee sorgin hegalariaren "Cutty Sark" ezizenari zor dio. Eskozierazko ezizen honek euskaraz "Atorra Motz" esan nahi du.
Historia
1869an Eskoziako Dumbarton hiriko Scott & Linton ontziolan eraiki eta urte bereko azaroaren 22an itsasoratu zen.
Cutty Sark ontzia garai hartan puri-purian zegoen Txina eta Londres arteko te merkataritzan jarduteko helburuz eraiki zen. Izan ere, merkataritza honek Erresuma Batura zetorren lehenbiziko te denboraldiko karga zekarrenari sekulako dirtzak irabazteko aukera ematen zion, Britainia Handian tearen kontsumoak etengabeko gorakada baitzuen.
Clipper motako ontziak diseinu bereziko ontziak ziren eta ordurarteko belaontziek baino abiadura handiagoak hartzeko gai ziren, Cutty Sark berak bere markarik onena 24 orduko nabigazioan 360 itsas milia (666 kilometro) nabigatzea lortu zuen, bataz besteko 15 korapiloko (27,7 km/ord.) abiaduran.
Baina XIX. mendearen amaieraldera baporeontzien agerpenarekin belaontzien gainbehera geldiezina etorri zen, baporeontziak Suezko kanala igarotzeko gai izateaz gain euren karga eramateak askoz ere fidagarri eta maizagoak baitziren. Orduan Cutty Sark ontziak Australiako artile kargak ekartzeari ekin zion. Richard Woodge kapitain trebearen agindupean artile kargak 67 egun eskasetan garraiatzera ere iritsi zen.
1895ean Cutty Sark ontzia Ferreira portugaldar ontziolari saldua izan zen eta honek Ferreira izena ipini zion. Halere, portugaldar eskifaiak ontziari Pequena Camisola deitu ohi zion, eskozierazko jatorrizko izenaren portugesezko itzulpena.
1916an guztiz zaharberritua eta Hego Afrikako Lurmutur Hiriko portuan goleta bilakatua izan zen, Maria do Amparo berrizendatua izan zelarik.
1922an Wilfred Dowman britainiar kapitainak erosi eta bere jatorrizko itxura berrezarri zion.
- 1916an ohialak guztiz zabaldurik.
Bitxikeria
Cutty Sark ontziak izen bereko Cutty Sark whiskyari izen ematen dio.
Informazio praktikoa
- Helbidea: King William Walk, London SE10 9HT
- Ordutegia: 10:00 - 16:15
- DLR geltokia: Cutty Sark for Maritime Greenwich
Kanpo estekak
- Cutty Sark ontziaren webgune ofiziala (Ingelesez)