Cuttitta Cup
Cuttitta Cup urtero Sei Nazioen Txapelketan Eskoziaren eta Italiaren arteko irabazleari eman ohi zaion saria da. Sari berriena da, 2022an ezarri zen[1].
Cuttitta Cup | |
---|---|
Sorrera | 2022 |
Taldeak | Eskozia (2 Kopa) Italia (Kopa 1) |
Txapelduna | Italia (2024) |
Izena
Massimo Cuttitta jokalari eta entrenatzailearen izena darama. Italiako selekzioko kapitaina izan zen, baita 1991 eta 1995eko Munduko txapelketatan ere. Ondoren entrenatzaile ibilbidean Eskoziako selekzioko scrum entrenatzailea izan zen 2005 eta 2019 artean. 2021ean hil zen COVID-19ak jota[2].
Palmaresa
Urtea | Hiria (estadioa) | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa | --Berdin |
---|---|---|---|---|---|
2022 | Erroma (Stadio Olimpico) | Italia | 22-33 | Eskozia | 1 - 0 - 0 |
2023 | Edinburgh (Murrayfield) | Eskozia | 26-14 | Italia | 2 - 0 - 0 |
2024 | Erroma (Stadio Olimpico) | Italia | 31-29 | Eskozia | 2 - 0 - 1 |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Scotland and Italy to play for The Cuttitta Cup» Six Nations Rugby 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
- (Ingelesez) notiulti. (2021-04-12). «Massimo Cuttitta: el ex capitán de la Copa del Mundo de Rugby de Italia muere después de contraer Covid-19» Noticias Ultimas (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.