Cumbria
Cumbria Ipar-mendebaldeko Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Honako mugak ditu: mendebaldean Irlandako itsasoa eta ekialdean Peninoak. Hiriburua Carlisle du. 6.768 kilometro karratutakoa da eta 489.829 biztanle ditu. Konderriko bigarren hiria Barrow-in-Furness da (71.980 biztanle).
Cumbria | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Ipar-mendebaldeko Ingalaterra | |
ISO 3166-2 | GB-CMA | |
Hiriburua | Carlisle | |
Gobernuburua | Cumbria County Council (en) | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°30′N 3°15′W | |
Azalera | 6.766,5996 km² | |
Mugakideak | Dumfries eta Galloway, Northumberland, Roxburgh, Ettrick and Lauderdale (en) , Durham, Lancashire eta Iparraldeko Yorkshire | |
Punturik altuena | Scafell Pike | |
Demografia | ||
Biztanleria | 499.781 (2020) 893 (2018) | |
Dentsitatea | 73,86 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 240.149 | |
cumbria.gov.uk |
Cumbriaren mugakideak Ingalaterrako Northumberland, Durham, Iparraldeko Yorkshire eta Lancashire eta Eskoziako Dumfries eta Galloway, Ettrick eta Lauderdale lurraldeak dira.
Sei barruti dauzka: Allerdale, Barrow-in-Furness, Carlisle, Copeland, Eden eta South Lakeland.
1974an Cumbria sortu zuten Cumberland eta Westmorland konderri tradizionalak batuz, eta Lancashireko Furness zatia eta Yorkshire zati bat gehituz. Hala ere, "Cumbria" izena eskualdeko izen tradizionala izan da.
Konderriko kultura tradizionala zelta da. Cumbriaren izena bera kunbrieraz dago eta Gales izena galeseraz Cymru oso gertua da. Cumbria Ingalaterrako lurralderik zeltenetariko bat da.
Cumbrian Lake District Parke Nazionala dago, Erresuma Batuko lekurik ederrenetariko bat estimatua. Cumbrian ere Scafell Pike dago, 978 metrokoa eta Ingalaterrako mendirik altuena.