Cumbre Vieja
Cumbre Vieja (eusk. 'Tontor Zaharra') La Palma uharteko gailurra da. Sumendi honek 1.949 metro ditu eta uharteko bi heren estaltzen ditu. 1470, 1585, 1646, 1677, 1712, 1949 eta 1971n azken erupzioak izan zituen. 2021eko La Palmako erupzio bolkanikoa inguru honetan gertatu zen. Cumbre Viejako natura parkeak eremua babesten du.
Cumbre Vieja | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Volcán de la Deseada (en) |
Garaiera | 1.944 m |
Prominentzia | 577 m |
Mota | mendi eta Geruza-sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°34′N 17°50′W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia |
Babestutako-eremua | Cumbre Viejako natura parkea |
Leku geografikoa | La Palma |
Mendizaletasuna |
Megatsunamiaren teoria
Zientzialari batzuek diote megatsunami bat sortzeko aukera gehien dituen hautagaia dela. 1949ko erupzioan Cumbre Vieja mendi erdia metro batzuk labaindu zen maldan behera Ozeano Atlantikorantz.[1] Mendi barneko magma eta honek sortutako gas isurketak presiope izugarrian omen daude. Erupzio bat aurreikusia dago, hemendik hiruzpalau mila urtera gertatuko datekeena, mendebaldeko uharte erdia (500 mila tona) itsasoko uretan murgilduko dena.[2] Honek megatsunamia sor lezake, 10-25 mko olatua Karibe eta Ipar-Hego Amerikako kostetara iritsiko litzatekeena, hipotesi horren arabera behintzat.[3]
Erreferentziak
- Bonelli-Rubio, J. M. (1950). Contribucion al estudio de la erupcion del Nambroque o San Juan. Madril: Inst. Geografico y Catastral, 25 or..
- (Ingelesez) Ward, S. N; & Day, S. J. (2001). «Cumbre Vieja Volcano; potential collapse and tsunami at La Palma, Canary Islands» Geophys. Res. Lett. (28-17): 3397–3400..
- Ward, S. N. & Day, S. J. (2005). Tsunami Thoughts. Recorder. Canadian Soc. Explor. Geophysics, 38–44 or..
Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |