Cuenca (Espainia)
Cuenca[1] Espainiako erdialdeko hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua, Gaztela-Mantxako autonomia erkidegoan kokatua, Júcar eta Huécar ibaien bilgunean. 2006an 51.205 biztanle zituen, eta 954,2 km² ditu.
Historia
Musulmanek sortu zuten hiria VIII. mende erdialdean. 1177. urtean Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak konkistatu zuen. XVI. mendean garrantzia hartu zuen artilearen merkataritzari esker.
Klima
Datu klimatikoak (Cuenca 948 m (1981–2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.6 | 24.5 | 26.9 | 29.0 | 35.1 | 38.0 | 39.6 | 39.7 | 38.2 | 31.5 | 25.5 | 21.2 | 39.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.5 | 15.1 | 16.6 | 20.9 | 27.3 | 31.4 | 30.7 | 25.6 | 19.2 | 13.3 | 10.1 | 19.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.6 | 5.9 | 8.8 | 10.6 | 14.6 | 20.1 | 23.6 | 23.2 | 18.8 | 13.4 | 8.3 | 5.4 | 13.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.5 | 0.2 | 2.5 | 4.5 | 8.2 | 12.8 | 15.7 | 15.6 | 11.9 | 7.7 | 3.2 | 0.7 | 6.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.8 | -14.5 | -15.6 | -5.8 | -1.4 | 1.6 | 3.5 | 4.8 | 1.2 | -4.6 | -8.2 | -12.8 | -17.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 40 | 38 | 35 | 58 | 52 | 41 | 10 | 20 | 42 | 60 | 48 | 58 | 501 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 7 | 6 | 6 | 8 | 8 | 5 | 2 | 3 | 5 | 8 | 7 | 8 | 71 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2 | 2 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 9 |
Eguzki orduak | 154 | 162 | 211 | 206 | 258 | 309 | 357 | 329 | 246 | 188 | 151 | 136 | 2707 |
Hezetasuna (%) | 73 | 67 | 60 | 60 | 56 | 48 | 41 | 45 | 55 | 67 | 73 | 76 | 60 |
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[2] |
Ondarea
- Cuencako hiri historiko harresitua, hau da, hiri zaharraren multzoa 1996an Unescoren Gizateriaren Ondarearen izendapena du.
Kodea | Izena | Koordenatuak |
---|---|---|
781-001 | Harresi barneko esparrua | 40°04′35.8″N 2°07′54.3″W |
781-002 | Gazteluaren auzoa | 40°04′56.4″N 2°07′32.6″W |
781-003 | San Anton auzoa | 40°04′44.5″N 2°08′13.2″W |
781-004 | Tiradores auzoa | 40°04′28.0″N 2°07′49.6″W |
Multzo horretatik aparte, Cuencak oso ondare aberatsa du. Hauek dira eraikin batzuk:
- Cuencako katedrala (XII-XIII. mendeetan egina).
- Erdi Aroko harresien hondakinak.
- Amildegi ertzeko etxeak, XV. mendekoak etxe esekiak.
- Udaletxe barrokoa.
- Apezpikuaren jauregia.
Cuencako ikuspegiak
Ekonomia
- Merkataritza eta administrazio-gunea.
- Ehungintza.
Demografia
Ikus, gainera
- Ciudad Encantada
- Cuencako udalerrien zerrenda
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Cuencako Udalaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.