Cuauhtémoc Cárdenas

Cuauhtémoc Cárdenas Solórzano (Mexiko Hiria, Mexiko, 1934ko maiatzaren 1a) politikaria da. Lázaro Cárdenas Mexikoko lehendakari izandakoaren semea da.

Cuauhtémoc Cárdenas

Mexico presidential candidate for the Democratic Revolution Party (en) Itzuli

2000 - 2000ko uztailaren 2a
Head of Mexico City government (en) Itzuli

1997 - 1999
baliorik ez - Rosario Robles (en) Itzuli
Governor of Michoacán (en) Itzuli

1980ko irailaren 15a - 1986ko irailaren 14a
member of the Senate of Mexico (en) Itzuli

1976ko irailaren 1a - 1980ko irailaren 15a
Barrutia: Michoacán
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1934ko maiatzaren 1a (89 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
AitaLázaro Cárdenas
AmaAmalia Solórzano
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Iraultza Demokratikoaren Alderdia
Alderdi Iraultzaile Instituzionala

Alderdi Iraultzaile Instituzionalean (PRI) hasi zuen karrera politikoa, eta 1976an senatari hautatu zuten Michoacanen. Estatu horretako jaurlari izan zen 1980-1986 bitartean. Joera Demokratikoa (CD) eratu zuen PRIren barruan, baina alderdiaren eraberritzea ezinezkoa zela ikusirik, PRItik alde egin eta 1988ko hauteskundeetara bere aldetik aurkeztu zen, zentro-ezkerreko FDNren buru zela. Carlos Salinas de Gortarik (PRI) irabazi zituen hauteskundeak. Urte horretan berreratu zuen Iraultza Demokratikoaren Alderdia (PRD), eta alderdi horrekin aurkeztu zen 1994ko hauteskundeetara. PRIko Ernesto Zedillok irabazi zituen. 1997an, ordea, Mexiko Hiriko alkatetza bereganatu zuen. Lehenbiziko aldia zen, 1929az geroztik, PRIko ez den norbaitek hiriburuko alkatetza eskuratzen zuena. 2000ko lehendakaritza-hauteskundeetara aurkeztu zen, baina PAN alderdiko Vicente Foxek irabazi zituen.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.