Cuéntame cómo pasó
Cuéntame cómo pasó (Cuéntame bezala ere ezaguna) TVE 1 telebista katean ematen den telesail bat da. 2001ean estreinatu zen eta zortzi urte daramatza telebistan, nazio mailan, une honetan dagoen telesailik zaharrena delarik. Bere jatorrizko izena zen Cuéntame copyright arazoengatik aldatu egin behar izan zen. Bere izena Formula V taldearen kantu ospetsua izan zen Cuéntametik jasotzen du.
Cuéntame cómo pasó | |
---|---|
Ana Belénen, Pitingo (en) , Alejo Stivelen, Estrella Morenteren, Miguel Boséen, Los Secretosen, Miguel Ríosen, Ana Torrojaren, Rozalénen, Raphaelen eta Rosario Floresen telesaila | |
Sortzailea(k) | Miguel Ángel Bernardeau (en) |
Egilea(k) | Miguel Ángel Bernardeau (en) |
Estreinaldi-data | 2001eko ekainaren 29a |
Izenburua | Cuéntame cómo pasó |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 23 |
Atalak | 413 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telesail historikoa eta komedia dramatikoa |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Wonder Years |
Grabazio lekua(k) | Pinto eta Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Agustín Crespí (en) Óscar Aibar (en) Joaquín Oristrell (en) Antonio Cano (en) |
Gidoigilea(k) | Jacobo Delgado (en) Curro Royo (en) Ignacio del Moral Ituarte Joaquín Oristrell (en) Manuel Dios (en) |
Antzezlea(k) | |
Imanol Arias (Antonio Alcántara (en) ) Ana Duato (Mercedes Fernández López (en) ) María Galiana (Herminia López Vidal (en) ) Ricardo Gómez (en) (Carlos Alcántara Fernández (en) ) Pablo Rivero (Toni Alcántara (en) ) Irene Visedo (en) (Inés Alcántara Fernández (en) ) Fernando Fernán Gómez Tony Leblanc Pepe Sancho Zoe Berriatúa (en) Enrique San Francisco Rosario Pardo Alicia Hermida Pere Ponce Roberto Cairo (en) Juan Echanove (Miguel Alcántara (en) ) Ana Arias (en) Lluvia Rojo Manolo Cal (en) Silvia Espigado (en) Santiago Crespo (en) Cristina Alcázar Elena Rivera (Karina Saavedra (en) ) Antonio Canal (en) Pilar Punzano (en) (Inés Alcántara Fernández (en) ) Aida Folch Paula Gallego (en) (María Alcántara (en) ) Carlos Cuevas Paloma Bloyd Carmen Climent (María Alcántara (en) ) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Ganga Producciones (en) RTVE |
Ekoizle eragilea | Miguel Ángel Bernardeau (en) |
Aurkezlea | Victoria Prego, Roberto Leal, Imanol Arias eta Ana Duato |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pablo Herrero José Luis Armenteros |
Argazki-zuzendaria | Tote Trenas (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 1 |
Hasiera-data | 2001eko irailaren 13a |
Amaiera-data | 2023ko azaroaren 29a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
Argumentu nagusia | Cuéntamea |
rtve.es… | |
|
Bertan, maila ertaineko familia baten bizipenak kontatzen dira, frankismoaren azken urteetan girotuta. Europan beste gertakizun sozial garrantzitsu batzuen artean 68ko maiatza eta Pragako udaberria gertatzen ari zirenean hasten da telesaila, eta, pixkana-pixkana, aurrerantz doa, frankismoaren azken urte horietako beste gertakizun garrantzitsu batzuk ere aipatzen direlarik, Luis Carrero Blanco almirantearen erailketa kasu. Telesailak, gutxi gora-behera garai berean girotuta dagoen The Wonder Years telesail estatubatuarrarekin antz handia du, bietan, protagonistarik gazteena baita narratzailea, beste antzekotasun batzuen artean.
Istorioa
Telesail honek, mikrohistoria eta makrohistoria uztartuz maila ertaineko familia baten bizipenak kontatzen ditu, Alcántaratarrenak, San Genaro izeneko fikziozko auzoan bizi direnak, Madrilen. Familia osatzen duten pertsonak honako hauek dira lehen denboraldietan: Antonio Alcántara (Imanol Ariasek egiten duen papera), Mercedes Fernández de Alcántara (Ana Duatok eginiko papera, hauen seme-alaba Toni (Pablo Riverok eginiko papera), Carlos (Ricardo Gómezek eginiko papera) eta Inés (Irene Visedok eginiko papera) eta Mercedesen ama Herminia (María Galianak eginiko papera) dira. Hauen inguruan, beste hainbat lagun, ezagun eta lankide dabiltza.
Egoera soziopolitikoaren islada
Telesaileko ataletan zehar islatzen diren garai hartako gertaera soziopolitikoen artean honako hauek daude:
- Eurovisión Kantu Jaialdia bezalako jaialdien garrantzi soziala 1960 eta 1970eko hamarkadetan.
- 1973ko petrolioaren krisia
- Derrigorrezko soldadutzaren mantentzea
- Emakumearen egoera garai hartako Espainian, beraz, emakume ezkongabe eta bananduen zailtasunak islatuz. Indarkeria matxista eta jendeak arazo honen aurrean erakusten zuen isiltasuna ere islatzen da, baita gatazka hauek ekiditeko laguntza falta instituzioen aldetik ere
- Telesailaren une zehatzetan, Errusiako haurrak, erbesteratzea, apaiz langileen egoera, lan abokatuak eta beste hainbat gai ere jorratu dira.
Eta beste hainbat.
Gertaera zehatzak
Telesailak, nazio eta mundu mailan garai hartan gertatu ziren gertakari zehatz batzuk ere islatu ditu. Horien artean:
- Salvador Allenderen erailketa
- Pablo Picassoren heriotza
- Francisco Francoren heriotza
- Luis Carrero Blancoren erailketa
- Love Story filmaren estreinaldia
- Espainiak Eurovision Kantu jaialdian 1968an eta 1969an lorturiko garaipenak
- 68ko Maiatzeko gertakariak Frantzian
- Apollo 11ren iritsiera ilargira 1969an
- Añoveros kasua
- Krabelinen Iraultza Portugalen.
Pertsonaiak eta aktoreak
Aktoreak
- Imanol Arias
- Ana Duato
- Ricardo Gómez
- María Galiana
- Pablo Rivero
- Cristina Alcázar
- Juan Echanove
- Ana Arias
- Roberto Cairo
- Silvia Espigado
- Alicia Hermida
- Lluvia Rojo
- Manolo Cal
- Santiago Crespo
- Josean Bengoetxea
- Elena Rivera
- Antonio Canal
- Carlos Hipólito (Carlos helduaren ahotsa)
Pertsonaiak
Ikusi Cuéntame cómo pasó telesaileko pertsonaiak
Atalak
Ikusi Cuéntame cómo pasó telesaileko atal zerrenda
Soinu banda
Formula V taldearen Cuéntame kantuaz gain, telesailari izena ematen diona, beste kantu ugari ere agertzen dira, nagusiki atal bakoitzaren amaieran eta atal horretan jorratu den gai nagusiaren islada direnak. Honako hauek nabarmen daitezke:
Cuéntame cómo pasó 1. zatia
|
|
Cuéntame cómo pasó 2. zatia
|
|
Cuéntame cómo pasó 3. zatia
|
|
1970eko belaunaldia
|
|
Sariak
- Urrezko Antena
- Urrezko Antena telesailik hoberenari 2004
- Zilarrezko Fotogramas
- Aktoreen Elkartea
- 2005 Honako sari hauetarako hautagaia: Telesaileko gizonezko aktore protagonistarik hoberena (Imanol Arias), Telesaileko emakumezko aktore protagonistarik hoberena (Ana Duato) eta paper txikiko aktorerik hoberena (Félix Corcuera eta José Antonio Alcobendas)
- Urrezko TP Sariak
- Telesail nazionalik hoberena: 2001, 2002, 2003
- Hautagaia: 2004, 2006, 2008
- Gizonezko aktorerik hoberena (Imanol Arias): 2001, 2002, 2003, 2006, 2007, 2008
- Hautagaia: 2004, 2005
- Emakumezko aktorerik hoberena (Ana Duato): 2001, 2002, 2003, 2006
- Hautagaia: 2004, 2005, 2007
- Emakumezko aktorerik hoberena (Maria Galiana)
- Hautagaia: 2002
- Telesail nazionalik hoberena: 2001, 2002, 2003
- Nazioarteko sariak
- International Golden Chest 2002: Zuzendaritza artistikorik hoberena
- Seoul Drama Awards 2006: Gidoirik hoberena
- Seoul Drama Awards 2007: Zuzendaririk hoberena