Ktenoforo

Ctenophora (grezieraz orraziak eramaten dituztenak) filuma, euskaraz ktenoforo gisa idatzia, animalia diblastikoen filum bat da. Etimologikoki, marmoka “orrazidunak” dira, eta izen hori ezarri zaie orrazi itxuradun igeri-palak dituztelako (kten edo ketenak); luzera dituzten zortzi bandak igeritarako erabiltzen diren zilio ilarez josita daude[1]. Nola marmoken antza duten, iraganean zelentereoen taldean sartu ziren hasieran.

Ktenoforo
Kanbriar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
Filuma Ctenophora
Eschscholtz, 1829

Portaera

Sustantzia likatsu bat jariatzen duten koloblasto izeneko zelula espezializatuak dituzte, ehiza egin ahal izateko. Espezie asko argia sortzen duten animalia gardenak dira. Haragijaleak dira, eta harrapakinak eskuratzeko garroetako bentosak erabiltzen dituzte batzuek, baina bentosarik ezean ahoa bera erabiltzen dute horretarako.

Banaketa

Itsasoan baino ez dira bizi eta 166 espezie ezagutzen dira. Ez dira oso ezagunak, baina ba dira ugariak eta planktonaren biomasaren parte handi bat dira. Gehien-gehienak planktonikoak dira. Beste batzuk hondo ozeanikoetan bizi dira eta ar lauen antza dute. Gainazaletik 3.000 metroko sakontasunerarte bizi daitezke[1].

Euskal Herrian

Pleurobrachia pileus da euskal kostaldeko espezierik ugariena, eta multzo edo sardetan ageri da zenbaitetan[1].

Erreferentziak

  1. Bizkaiko itsasaldea. Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundea [2003?] ISBN 8477523290. PMC 53330284..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ktenoforo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.