Crystal Bayat
Crystal Bayat (Kabul, 1997) afganiar gizarte-ekintzaile eta giza eskubideen defendatzaile ezaguna da talibanek boterea hartzearen aurka egindako protestengatik. Bayat etniako gutxiengo gazni eta xiitakoa zen, eta bere bizitzaren zatirik handiena hazi zen demokrazian eta aldaketa sozial positiboekin. Gaur egun, Afganistango giza eskubideen lorpenak babesteko borrokatzen da, aldaketa-eragile gisa.[1]
Crystal Bayat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kabul, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | Afganistan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Daulat Ram College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, ekintzaile soziala eta militante politikoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Bayat Kabulen jaio zen eta Bayat tribuko kidea da, turkiar gutxiengo etnikoa. Ama ginekologoa da eta aita Barne Ministerioarentzat ari da lanean. Bayat Ram Collegen graduatu zen, zientzia politikoetako lizentziatura batekin, 2019an. Nazio Batuen Erakundearen maisutza du Delhin. 2021ean, Bayat Delhiko Unibertsitatean hasi zen Kudeaketa Politikoan doktoretza egiten, baina programa eten egin zen talibanek boterea hartu zutelako. Bayatek Kultura Harremanen Indiako Kontseiluaren beka bat jaso zuen.[2]
Estatuko eta nazioarteko egunkarietarako idazten du; albisteen eta gaurkotasuneko gaien zutabe bat argitaratu zuen Aleph & other Tales egunkari telematikoan, "Afganistango bandera duen neska" izenekoa.[3]
Aktibismoa
Indian egindako ikasketetatik Afganistanera 2020an itzuli ondoren, Bayat eskubide zibilei buruzko hausnarketa-taldean sartu zen, Justice and Equality Trend, eta Crystal Charity Foundation, giza eskubideen logistikako ongintza-erakundea. Aktiboki parte hartu zuentalibanen aurkako protestetan, eta ohartarazi zuen "ez direla aldatu". Bayaten iritziz, talibanek oraindik ez dute sinesten afganistango herritarren askatasunean eta eskaeretan, batez ere emakumeenetan.[4]
Sariak
- 2021an BBC 100 Women saria jaso zuen
Erreferentziak
- «Face of anti-Taliban resistance cut her teeth in activism at DU» www.telegraphindia.com.
- «A 24-Year-Old DU Graduate Is Leading The Way For Women Rights By Protesting Against Taliban» IndiaTimes 2021-08-24.
- Sadhwani, Garima. (2021-08-27). «Survival in Afghanistan is really difficult: Afghan social activist Crystal Bayat» National Herald.
- Bhandari, Hemani. (2021-08-24). DU graduate who led protests in Afghanistan uncertain of future. ISSN 0971-751X..