Cross-country (txirrindularitza)
Cross-country (XC) mendiko txirrindularitzako espezialitatea da. Telebistarako bezain erakargarria ez denez, ez da mendiko jaitsiera (Downhill edo DH) bezain famatua.
Txirrindulari esperientziadunentzat arreta handia behar du. Gainerako erabiltzaileentzat, cross-countrya MTBren sinonimoa da, batez ere arazorik gabeko eremuagatik, pistengatik joaten direnentzat. Koadro zurruneko bizikletekin (urkila esekita dutenekin) egin ohi da. Hori dela eta, zaletu gehienen hasierako modalitatea da. Cross-countryrako esekidura bikoitzeko bizikletak ere badaude. 1996an cross-countrya kirol olinpiko bihurtu zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.