Crookes hodi
Crookes hodia, anodo bat eta bi katodo dituen beirazko kono bat da. XIX. mendeko William Crookes zientzialariaren asmakizuna eta berrikuntza bat da, Geissler hodiaren garapenaren bilakaera bat ere bada.
Tentsio baxuaren iturria (A) katodo beroari (C) konektatua dago, tentsio altuaren iturriak (B) fosforoz estalitako anodoa (P) tentsioaz hornitzen duen bitartean. Mozorroa (M) katodoaren potentzialari konektatzen zaio eta bere irudia fosforoan argiztatu gabeko eremua bezala ikusten da. Hodi hau iturririk A gabe katodo hotzaren bitartez eraiki daiteke. |
Deskribapena eta erabilera
Beirazko hodi huts batean datza, honetan haibat gas dabiltz, hauei elektrizitatea ezartzean fluoreszentzia bereganatzen dute, hortik fluoreszenteak deitzea. 1895eko asmakizun honetatik abiatuta, Crookesek aipatutako fluoreszentzia izpi katodikoei zegokiela ondorioztatu zuen, alegia, mugimenduan dauden elektroiak, hortaz, atomoetan elektroien izatea ere topatu zuen.
Beirazko konoaren amaieran, elektrikoki berotutako katodo izeneko zerrenda bat dago, elektroien sortzailea dena. Aurkako muturrean, estalitako fosforozko pantaila batek anodoa osatzen du, honi tentsioaren terminal positiboa konektatua dago (ehunen bat voltio), aldiz polo negatiboa katodoari konektatua dago.