Itsas mihilu
Itsas mihilua (Crithmum maritimum) Apiaceae familiako landare belarkara eta halofiloa da, Crithmum generoko espezie bakarra. Kostaldean hazten da Europa mendebaldean, Mediterraneoan, Ipar Afrikan eta Itsaso Beltzean. Hostoak jangarriak dira eta mihilu edo anis zaporea dute. Horregatik, sukaldaritza garaikidean berreskuratze saioak daude[1][2].
Itsas mihilu | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Crithmum |
Espeziea | Crithmum maritimum |
Ezaugarriak
Itsas mihilua landare bizikora da, adarkatua, 50 cm garai izan daiteke, hosto luze eta mamitsuak dituena.
Loreak, berde-horixkak, txikiak (2 mm) eta oso ugariak izanik ginbail-eran biltzen dira (3-6 cm) eta uztail-urria bitartean azaltzen dira[3].
Fruituak berde-marroixkak dira.
Erreferentziak
- Mugaritz, itsasertzeko baratzak.
- Itsas mihilua (Basque Food Laboratory).
- Joxepo Teres. (1995-10-01). Itsas mihilua. Elhuyar.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.