Cristoforo Munari
Cristoforo Munari (Reggio Emilia, 1667ko uztailaren 21a – Pisa, 1720ko ekainaren 3a) margolari barroko berantiarra izan zen. Bere lanik ezagunenak izadi hilak dira.
Cristoforo Munari | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reggio nell'Emilia, 1667ko uztailaren 21a |
Heriotza | Pisa, 1720ko ekainaren 3a (52 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Genero artistikoa | izadi hila |
Biografia
Hasieran Reggio Emilian ikasi zuen. Gero Modenako Dukea zen Rinaldo d'Esteren (1655-1737) babesa lortu zuen. 1703an Erromara joan zen eta, ondoren, Florentziara. Florentzian Cosme III.a Medicirentzat eta Francisco María Medici kardinalarentzat lan egin zuen. 1715ean Pisara joan zen; hiri horretan batez ere zaharberritze lanetan ibili zen.
Izadi hilak
Arestian esan bezala, izadi hilak Munariren lanik ezagunenak dira. Hasieran sukaldeko eszenak ziren baina poliki-poliki zailtzen joan ziren. Florentzian margolan horietan ohikoak bihurtu ziren kristalezko atalak, musika-tresnak eta portzelanazko gauzakiak. Margolan horien ezaugarriak hauek ziren: margo distiratsuak, gauzakiek¡n zehaztasun handiak, ondo amaitutako itxura... Neurri handi batean horietan herbeheretarren moduak antzematen dira.[1]
Iruditegia
Erreferentziak
- Bortolotti, Luca, La natura morta: storia, artista, opere, Milán, Giunti editore, 2003, ISBN 88-090-2330-7, 142 or.