Cristobal Balentziagaren jaiotetxea

Cristobal Balentziagaren jaiotetxea Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen etxe bat da, Cristobal Balentziaga jostun ospetsuaren jaiotetxea; horren berri ematen du etxebizitzaren izkinako eskailerara begira dagoen hormako plakako idazkiak.

Cristobal Balentziagaren jaiotetxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getariako hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′13″N 2°12′13″W
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea107

    Etxea, zehazki, Getariako Alde Zaharrean dago, Aldamar kaleko 12. zenbakian. Itxura apaleko etxe honetan, 1895eko urtarrilaren 21ean, erditu zen Martina Eizagirre Enbil bere bost seme-alaben artetik gazteenaz, Cristobalez. Jose Balentziaga Basurto zen aita.

    Eraikinak XIX. mendearen amaieran Euskal Herriko kostaldean zehar eraikitako arrantzale bizitetxeen ohiko ezaugarriak ditu. Oso eraikin gartxua da, harlangaitz-hormazkoa, neurri txikiko baoekin, eta ia motibo aipagarririk gabea. Etxabea eta goragoko hiru solairu ditu.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.