Cristina Urgel
Cristina Urgel García (Soria, 1979ko apirilaren 5a) soriar-logroñoar aktorea eta telebistako aurkezlea da. Nazioarteko ospea lortu zuen Patty O'Farrel «La Teniente» Telemundo La Reina del Sur telesailean interpretatzean.[1][2]
Cristina Urgel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soria, 1979ko apirilaren 5a (44 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista aurkezlea |
Biografia
Soria hiriburuan jaio zen, baina familiaren jatorria Soriako Cabrejas del Pinar herri txikian dago.[3] Gaztaroa Logroñon igaro zuen, eta hantxe bizi izan da bere bizitzaren zatirik handiena.[4]
Txikitatik abeslaria izan nahi izan zuen eta horretarako sei urte eman zituen kontserbatorioan. Modelo izatea ere probatu zuen, baina denbora gutxi behar izan zuen uzteko.[2]
Zuzenbideko lizentziatura amaitu bitartean, beste diziplina batzuetan egin zituen ikasketak, hala nola argazkigintzan, dantzan edo arte dramatikoan.[2] Miss Espainia 1997 txapelketan oso gazte zela parte hartu zuen, eta zortzi finalisten artean amaitu zuen.[5]
Noa izeneko alaba bat du, 2015ean jaioa.
Lan ibilbidea
Estatuko lanak
Aurkezle lanetan MTV España musika-kanalean aritu zen (2004-2005). 2007ko udan udako Grand Prix telebista lehiaketa aurkeztu zuen Bertín Osbornerekin batera.[6]
Aktore lanean, El comisario, Ana y los siete, El auténtico Rodrigo Leal edo La Dársena de Poniente bezalako telesailetan lan egin du, non Carlaren papera interpretatu baitzuen.
José Luis Alonso de Santos autorearen zuzendaritzapean, 2007ko amaieratik 2008ko azarora Espainia osoan zehar ibili zen antzerki-bira egiten, Bajarse al moro lan klasikoaren birmoldaketa batean.
Gainera, hainbat publizitate-lan egin ditu, hala nola "Cervezas Alhambra"-rako kanpaina baten protagonista edo 2008ko hauteskunde orokorretako erakundeen iragarkiak.[7]
2009ko ekainaren 8an, Sé lo que haicisteis... La Sexta telebista-programan sartu zen erreportari gisa. Baina azaroaren 16an utzi zuen, Cuatrok Vaya tropa umorezko saiorako fitxatzeko eta ETBko Vaya semanitaren egokitzapen nazionala.[8] Eta Vaya tropa saioan ere ez zen denbora askorik egon, otsailaren amaieran Cuatrok programa bertan behera utzi baitzuen.[9]
2010eko otsailaren 12an, Madrilgo Infanta Isabel antzokian, Tonto ella, tonto él ikuskizunaren estreinaldia izan zen. Bertan, Canco Rodríguezekin eta Deborah Omresekin aritu zen.
2010. urtearen amaieran, Adivina quién viene a cenar umore-saioa aurkeztu zuen Antena 3en.[6]
Abenduaren 28an, Juan y Mediorekin eta Juanma López Iturriagarekin batera, 2010eko Inocente, Inocente Gala aurkeztu zuen. Eta 2011n berriro aurkeztu zuen Juan y Mediorekin batera.
2012ko apiriletik uztailera bitartean, Antena 3ko Bandolera telenobelan parte hartu zuen, Eva Hernándezen paperean.[10]
2012ko irailetik, Happy FM irrati digitaleko zuzendariordea da, eta kanal horretan La teniente Urgel saioa aurkeztu zuen, astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 21:00etara.[11]
Madrilgo Compac Gran Vía antzokian, Arreglando el mundo antzezlanean aritu zen, 2013ko ekain-uztailean.
2014. urtean, Ciega a citas telesailean parte hartu zuen, Cuatrok eman zuena, pertsonaia errepikaria zen Alba Miguez doktorearen papera egin zuen.
Nazioarteko lanak
2011ko lehen hiruhilekoan arrakastaz estreinatu zuen La reina del Sur/Hegoaldeko Erregina Amerikako kontinente osoan eta Espainian; NBC estatubatuarreko Telemundok eta Antena 3 kanal espainiarrak koproduzitua. Arturo Pérez-Reverteren nobelaren egokitzapen horretan, Kate del Castillorekin batera, protagonistetako bat interpretatu zuen: Paty O'Farrell, Teresaren lagun eta bazkidea, espetxean elkartu zirenetik. Elkarrekin aberatsak eta boteretsuak egingo dira droga-trafikatzaile gisa. Jatorri bikoitza: irlandarra eta espainiarra. Aristokrata, kultua eta dotorea, Teresarekin maiteminduko da hasieratik, baina gero eta gogorragoa den zinismo eta gogortasun baten azpian ezkutatuta.
Hautatutako lanak
Aktore
- El comisario (Atala: "Mira por donde pisas") (2004)
- El pasado es mañana (Hainbat atal) (2005)
- El auténtico Rodrigo Leal (Protagonista, Carmen Morena) (2005)
- Ana y los 7 (Atala: "De mal en peor") (2005)
- La dársena de poniente (Protagonista, Carla Bazán) (2006)
- Fuera de lugar (Atala: "Peor imposible") (2008)
- La reina del sur (Protagonista, Patricia O´Farrel) (2011)
- Bandolera (Laguntzailea, Eva Hernández) (2012)
- Cita a ciegas (Laguntzailea, Alba Miguez) (2014)
- La que se avecina (telesaila) (laguntzailea, Elena) (2014-2015) (8x09 y 8x10)
- El secreto de Puente Viejo (telesaila) (laguntzailea, Estefanía) (2020-2022)
Aurkezle
- Gran Prix (2007) FORTA: Aurkezlekidea
- Se lo que hicisteis... (2009) LaSexta: Aurkezlekidea eta erreportaria.
- Vaya tropa (2009-2010) Cuatro: Aurkezlekidea.
- Gala Inocente, Inocente (2010, 2011): Aurkezlea
- Adivina quien viene a cenar en Antena 3 (2011-2012): Aurkezlea.
- La teniente Urgel en Happy FM (2012-2013): Aurkezle.
- Ilustres ignorantes, Canal+ 1 (2013): Laguntzailea
- Amigas y conocidas, TVE (2016-...): Laguntzailea
- Dani & Flo, Cuatro (2017): Erreportaria eta laguntzailea
Erreferentziak
- Cristina Urgel sabe lo que hace
- «Así es... Cristina Urgel» Antena 3.
- La cabrejana Cristina Urgel se incorpora a la serie televisiva ‘Bandolera’
- Cristina Urgel. .
- Cristina Urgel se une a 'Sé lo que hicisteis'
- Adivina quién más cenará en el reality con trampa de Antena 3. .
- Publicidad electoral Elecciones Generales 2008 (Senado)
- Cristina Urgel, nueva reportera de 'Sé lo que hicisteis...'
- Cuatro cancela 'Vaya tropa'
- Cristina Urgel es Eva Hernández en 'Bandolera'
- Happy FM, la radio de los rostros televisivos