Cristina Olea
Cristina Olea Fernández (Vigo, Pontevedra, 1982) galiziar kazetaria da. Television Españolako parlamentoko kronista eta nazioarteko korrespontsala.[1]
Cristina Olea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vigo, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea 2004) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa RTVE Instituto (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | RTVE (2006 - |
Ikasketak
Hasierako prestakuntza Santiagoko Unibertsitatean egin zuen, eta bertan Kazetaritzan lizentziatu zen 2004an; horrez gain, RTVEko Institutuko Telebistako Kazetaritzako masterra eta Humanitateetako Ikasketa Aurreratuen Diploma (DEA) ere egin zituen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1][2]
Lan ibilbidea
2006tik Televisión Españolan lan egin du, bi urte kronista parlamentari gisa, eta, ondoren, nazioarteko atalean. Bereziki bidali dute munduko hainbat herrialdetara: Europako hainbat herrialdetara (Italia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua) eta arabiarretara (Egipto, Aljeria, Oman). Kairoko 2013ko estatu-kolpearen ondorengo matxinada edo Frantziako 2017ko presidentetza-hauteskundeak, 2017koak.[1]
2012an Estatu Batuetako hauteskundeetan Barack Obama berriz hautatu zutenean, edo Jorge Mario Bergoglio, Frantzisko izena hartu zuena, Eliza Katolikoaren Aita Santu berria hautatu zutenean,[3][1] baita Kairoko estatu-kolpearen ondoren.[1]
2018an, Carlos Franganilloren ostean,[1] Televisión Españolako korrespontsal lanean hasi zen Washington Hirian.[4] 2021eko urtarrilean, Barack Obama estatubatuarra elkarrizketatu zuen Informe Semanal saiorako.[5]
Sariak
- 2013an World Media Festivaleko Urrezko Globoa, ‘El desencanto de Europa’ erreportajeagatik, En Portada informazio-saiorako.
- 2013an World Media Festivaleko Epaimahaiaren Sari Nagusia: ‘El desencanto de Europa’, ‘En Portada’ programarako erreportajea.[6]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Televisero, El. (2018-09-03). «TVE ya tiene a la sustituta de Carlos Franganillo en Washington» El Televisero (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2017-01-27). «Cristina Olea (Vigo, 1982) | TVE Washington» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- Desempeños profesionales de Cristina Olea. .
- Cristina Olea. TVE en Washington. .
- Nueva entrevista internacional de TVE: Cristina Olea conversará con Obama tras la investidura de Biden. .
- (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2013-04-09). «"El desencanto de Europa" de 'En Portada'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).