Cristina Hoyos
Cristina Hoyos Panadero (Sevilla, 1946ko ekainaren 13a) espainiar dantzaria eta koreografoa da. 1964an egin zuen debuta, New Yorkeko Munduko Ferian, Espainiaren pabiloian, eta lau urte geroago Antonio Gadesen ballet konpainian hasi zen lanean. 1989an bere konpainia sortu zuen.
Cristina Hoyos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1946ko ekainaren 13a (77 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, koreografoa eta dantzaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia de las Artes Escénicas de España |
|
Lanak
Egin dituen koreografien artean aipagarriak dira Sueños flamencos (1990, "Amets flamenkoak") eta Caminos andaluces (1994, "Andaluziako bideak"), besteak beste. Zineman, antzezle gisa, Carlos Sauraren gidaritzapean lan egin du, Bodas de sangre (1981, "Odol ezteiak"), Carmen (1983) eta El amor brujo (1986, "Amodio sorgina") filmetan. 1991n Espainiako Dantzako Sari Nazionala jaso zuen, eta 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.