Cristina Galbó

Cristina Galbó Sánchez (Madril, 1950eko urtarrilaren 17a) espainiar aktorea da.

Cristina Galbó

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Galbó Sanchez
JaiotzaMadril, 1950eko urtarrilaren 17a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Peter Lee Lawrence  (1969ko uztailaren 30a -  1974ko apirilaren 20a)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0301785 Allocine: 196842 Allmovie: p121289 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

Zineman umea zela hasi zen: El hincha (1958) filmean. Handik urte gutxira egin zen ezaguna, hamairu urterekin, Manuel Summers zuzendariaren Del rosa al amarillo (1963) filmean.

Hurrengo urteetan, nerabe pertsonaia arketipikoak antzeztu zituen hainbat filmetan: pasio handiko pertsonaia tolesgabeak.

1967an spaghetti western batean parte hartu zuen: La furia de Johnny Kidd. Filmean lankide izan zuen Peter Lee Lawrence aktorea eta handik bi urtera ezkondu egin ziren eta seme bat izan zuten.

Ondoren, beldurrezko hainbat filmetan aritu zen lanean, bai Espainian bai Italian, besteak beste: Narciso Ibáñez Serrador zuzendariaren La residencia (1969); Massimo Dallamano zuzendariaren Cosa avete fatto a Solange? (1972); eta Jorge Grau zuzendariaren No profanar el sueño de los muertos (1974).

1970eko hamarkada bukaeran gero eta gutxiago lan egin zuen zinean eta 1980ko hamarkada bukaeran egin zuen azken filma: Manuel Summers zuzendariaren Suéltate el pelo (1988), Hombres G musika taldeko kideekin batera.

Urte haietan antzerkian hasi zen lanean adibidez, Drácula (1978) antzezlanean eta Santiago Moncadaren Salvad a los delfines (1979) antzezlanean, Amparo Rivelles aktorearekin.

Zinema guztiz utzi ondoren, flamenko dantzari eta dantza irakaslea izan da Kalifornian.

Filmografia

  • Suéltate el pelo (1988)
  • El último guateque II (1988)
  • Sufre mamón (1987)
  • Sobrenatural (1981)
  • La amante ingenua (1980)
  • Las siete magníficas y audaces mujeres (1979)
  • Yo... con mi experiencia (laburmetraia) (1979)
  • El último guateque (1978)
  • Hasta que el matrimonio nos separe (1977)
  • La Corea (1976)
  • Las adolescentes (1975)
  • Olvida los tambores (1975)
  • L'Assassino è costretto ad uccidere ancora (1975)
  • No profanar el sueño de los muertos (1974)
  • Cárcel de mujeres (1974)
  • Cosa avete fatto a Solange? (1972)
  • Las cinco advertencias de Satanás (1970)
  • Sangre en el ruedo (1969)
  • Dos veces Judas (1969)
  • La residencia (1969)
  • Long-Play (1968)
  • Días de viejo color (1968)
  • Un día después de agosto (1968)
  • Palabras de amor (1968)
  • Los chicos del Preu (1967)
  • La furia de Johnny Kidd (1967)
  • Nuevo en esta plaza (1966)
  • La ciudad no es para mí (1966)
  • Aquella joven de blanco (1965)
  • Del rosa al amarillo (1963)
  • El hincha (1958)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.