Cristian Garma
Cristian Garma Antuñano (Castro Urdiales, 1982ko otsailaren 19a) traineru estropadetako patroia da. Kontxako bi Bandera eskuratu ditu besteak beste.
Cristian Garma | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castro Urdiales, 1982ko otsailaren 19a (42 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
Bere herriko taldeko harrobian sortu ondoren 2006 urtean Kontxako Bandera eskuratu zuen eta TKE Ligan bigarren egin zuen. 2008an Castro berriz nagusitu zen Kontxan eta baina patroi Iker Gimeno izan zuen. 2009an KAE Ligan ari zen Astillerora joan zen eta berarekin TKE Ligarako igoera lortzeaz gain Kantabriako txapelketa eskuratu zuen eta Espainiakoan brontzeko domina ere bai.
2012an Kaikuk fitxatu zuen eta urte honetan Kontxako Bandera berri bat, TKE Liga eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen besteak beste. 2013an Asier Zurinagarekin txandakatu zuen txopa, Asierrek Bandera nagusiak jokatu zituelarik Kaikuren beste urte bikain batean. 2014an aukera bila Portugaletera jo zuen eta 2015ean bere herriko klubaren garai txarrenean etxera itzuli zen eta KAE 2 Ligan gidatu zuen taldea. 2016an Kaikuk hartu zuen berriz eta denboraldiko hirugarren trainerua izan zen, postu horiek eskuratu baitzituen Kontxa, Espainiako eta Euskadiko txapelketak eta TKE Ligan.
2017an Deustuk fitxatu zuen. 2019an TKE Ligara itzuli da Santurtziko txopan.
Taldeak
Taldea | Urteak |
---|---|
Castro Urdiales | 1993-2000 |
Zierbena | 2001-2004 |
Castro Urdiales | 2005-2008 |
Astillero | 2009-2011 |
Kaiku | 2012-2013 |
Portugalete | 2014 |
Castreña | 2015 |
Kaiku | 2016 |
Deustu | 2017-2018 |
Santurtzi | 2019 |
Pedreña | 2020-2021 |
Kaiku | 2022 |
Santurtzi | 2023 |
Palmaresa
- Kontxako Bandera (3):
- Patrontzan (2): 2006, 2012
- Taldekide (1): 2008
- TKE Liga:
- Txapeldun (2): 2012, 2013
- Patroi onenaren saria (1): 2013
- KAE Liga (1): 2009
- Txapelketak:
- Espainiako Txapelketa (1): 2019
- Kantabriako Txapelketa (3): 2009, 2011, 2020
- Euskadiko Txapelketa (1): 2012