Cristóbal Balenciaga (telesaila)

Cristóbal Balenciaga euskal telesail dramatikoa da, Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Lourdes Iglesiasek Disney+erako sortua, Cristobal Balentziagaren bizitza irudikatzen duena.[1] Gidoietan aurreko lauek egin zuten lan.[2] Irusoinek eta Moriarti Produkzioek ekoiztu zuten.[3]

Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Balenciaga (argipena)».
Cristóbal Balenciaga (telesaila)
Jatorria
IzenburuaCristóbal Balenciaga
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
frantsesa
euskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Frantzia
Atalak6
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta Film biografikoa
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Aitor Arregi
Jon Garaño
Jose Maria Goenaga


Gidoigilea(k)Aitor Arregi
Jon Garaño
Jose Maria Goenaga


Antzezlea(k)
Alberto San Juan (Cristobal Balentziaga)
Belén Cuesta (Fabiola de Mora y Aragón)
Josean Bengoetxea
Gemma Whelan (Prudence Glynn)
Anouk Grinberg (Coco Chanel)
Gabrielle Lazure (Carmel Snow)
Patrice Thibaud (Christian Dior)
Thomas Coumans
Itziar Aizpuru
Iñake Irastorza
Cecilia Solaguren










Ekoizpena
EkoizleaXabier Berzosa
Konpainia ekoizleaMoriarti Produkzioak
Irusoin

Bestelako lanak
MusikagileaAlberto Iglesias
Argazki-zuzendariaJavier Agirre Erauso
Jantzi-diseinatzaileaBina Daigeler
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Disney+
Star (Disney+) (en) Itzuli
Hasiera-data2024ko urtarrilaren 19a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis
Argumentu nagusiaCristobal Balentziaga

IMDB: tt16024584 Filmaffinity: 266667 Edit the value on Wikidata

Ekoizpena

2022ko ekainean hasi zen filmaketan. Lokalizazioetan Euskal Herriko tokiak daude (Getaria, Donostia, Irun, Azpeitia, Hondarribia, Gasteiz, Biarritz, Iruñea eta Balmaseda) eta kanpokoak (Madril, Paris, Bordele, Tolosa-Okzitania).

2022ko irailean, Donostiako Zinemaldiko ekitaldi batean, lehen irudi promozionalak erakutsi zitutzen, Balenciaga izena iragarriz telesailerako.[4] Gero, Cristóbal izena gehitu zioten produktu amaituari.

Aurreestreinaldi bat egin zen Donostiako Antzoki Zaharrean (hiru atal emanez) 2024ko urtarrilaren 22an, eta jarraian Disney+ zerbitzuan jarri zuten,[2] kritikaren onarpen onarekin.[5][6]

Frantsesa, ingelesa edo gaztelania entzuten diren bezala, pertsonaia euskaldunak euskaraz ageri dira naturaltasunez Parisen zein Getarian, eta Alberto San Juan aktore nagusiak egindako ahalegina nabarmendu zuten iruzkinek.[6]

Jantziez Bina Daigeler enkargatu zen telesailean (besteak beste Tár filmeko jantzien arduraduna),[7] eta musika Alberto Iglesiasena izan zen.

Sinopsia

1937an, Espainiako elite eta aristokrazia janzten Madril eta Donostiako bere tailerrekin ibilbide arrakastatsua egin ondoren, Cristobal Balentziaga diseinatzaileak nazioarteko jauzia eman zuen Parisen, Frantzian, goi mailako joskintzako bere lehen bilduma aurkeztuz. Hala ere, Espainian joera markatzen zuten diseinuek ez dute funtzionatzen Paris bihurtu den modaren inperio sofistikatuan, non Chanel, Dior eta Givenchy goi mailako joskintzaren erreferentea diren. Bere bizitzako alderdi guztietan kontrola lortzeko duen obsesioak gidatuta, Balentziagak bere estiloa definituko du historiaren diseinatzaile handienetako bat izan arte.

Aktoreak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cabanillas Tapia, Andrea; Rodera, Alejandro. (2021-11-12). «Disney+ anuncia 'Balenciaga', su primera producción original española» Formula TV.
  2. Erredakzioa. (2024-01-16). «‘Cristobal Balenciaga’ telesailaren emanaldia hartuko du Victoria Eugenia Antzokiak» Zinea (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  3. (Gaztelaniaz) «La serie de Disney+ ‘Balenciaga’, a punto de concluir su rodaje» Deia 2022-09-28.
  4. (Gaztelaniaz) Sanguino, Juan. (2022-09-23). «Todo sobre Balenciaga, la serie de Disney+ dedicada al genio español de la alta costura» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  5. (Ingelesez) Latif, Leila. (2024-01-19). «Cristóbal Balenciaga review – this classy drama is utterly gorgeous» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  6. Urkizu, Urtzi. (2024). «Neurriko puntada perfektuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).
  7. (Ingelesez) De Klerk, Amy. (2024-01-19). «How Cristóbal Balenciaga’s most iconic designs were recreated for new TV show» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2024-04-01).

Kanpo estekak

Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.