Cris Lizarraga

Cristina Lizarraga Iñarritu, Cris Lizarraga izenez ezaguna (Bilbo, Bizkaia, 1992ko maiatzaren 8a) bizkaitar feminista, aktibista eta abeslaria da, Belako taldearen kidea. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arte Ederrak ikasi eta bertan ezagutu zuen Josu Billelabeitia, taldearen ahotsa eta gitarra. Gero, Madrilgo Conplutense Unibertsitatean Arte Ederren Fakultateko Arte eta Sorkuntza Ikerketako unibertsitate-masterra egin zuen. Bandarekin jaialdirik garrantzitsuenetan hartu dute parte: FIB, Arenal Sound, Jazzpana, Sonorama eta abar.[1]

Cris Lizarraga

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1992ko maiatzaren 8a (31 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaBelako
Genero artistikoarock alternatiboa
Musika instrumentuagiltzadia
ahotsa

Musicbrainz: 37c8d0fe-e457-43ba-8be7-058424be5430 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

19 urterekin hasi zen Belako taldearekin musika munduan ibilbidea egiten. Cris eta Josu, Lore Billelabeitiarekin batera, Josuren ahizpa eta bandaren baxu-jolea osatzen hasi ziren. Ondoren, Lander Zalakain sartu zen, bateria. Taldea aktibo dago 2011tik. Mungiako (Bizkaia) Belako auzoko Josu eta Loreren aitonaren fabrika zaharrean konposatu eta entseatu izan dute. Hortik sortu zen taldearen izena, eta haren etimologia “Belea” animaliarena.[2] Belako estiloak post-punka, rock alternatiboa eta indiea (musika independientea) ditu, eta Sonic Youth, Joy Division edo Pixies taldeek eragiten dietela uste dute. Azken urteotan, aktiboki parte hartu dute Espainiako jaialdietan. BBK Live, SOS 4.8, Sonorama, Jazzpana, DCODE, Low Festival, Arenal Sound, FIB eta Primavera Sound, besteak beste, Belako taldearen emanaldia izan dute.

Mushroom Pillow-ekin, bi album argitaratu dituzte: Eurie (2013) eta Hamen (2016).[3]

2017an, Lizarragak gutun bat idatzi zuen prentsa musikalaren matxismoaren aurka, eta horrek zalaparta handia sortu zuen: harrezkero, kausa feministaren alde egin du publikoki.[4][5]

« Nire ustez, gaur egun aurrerapena dakarrena jarrera neutroa da interpreteen sexuaren aurrean. Jakina, gure inguruan arazo izugarri baten isla txikia besterik ez da.  »

2018an Quítame la culpa izeneko fanzinea argitaratu zuen. Bertan, bikotekideen tratu txar psikologikoak bizi izan dituzten hogeita hamar urtetik beherako nesken testigantzak jasotzen dira.[4][6]

2020an COVID-19k eragindako egoeraren aurrean Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz idazkia sinatu zuen dei eginez gizarte osoari, bere instituzio eta erakunde sozial eta sindikalei komunitatearen zaintza babes zezaten, krisiaren aurrean elkartasuna indartu eta herritarrak, bereziki larriago pairatzen ari direnak, tratu txarrak jasatetik babes zitzatela eskatuz.[7]

Cris Lizarragak 2022ko martxoan Izaroren, mallabitar abeslariaren, 'Limones de oro' disko berriko Libre izeneko euskarazko abestia grabatu zuen. Izaroren disko berria gonbidatutako lagun ugariren festa handia izan zen, kolaborazio asko batu baitzituen, aipatu dugun Belako taldearen Cris Lizarraga abeslari eta teklatu-joleaz gain, Amaral, Rozalen, Eñaut Elorrieta, Zahara... batu ziren. Bizkaitar biek, Cris Lizarragak eta Izarok, feminismoaren ereserki ederra abestu zuten: 'Libre'. 'Libre' abestiari bizitza berri bat eman zioten, indarkeriaren kulturaren aurkako kanta horrek emakumearen irudia ahalduntzen baitu. «Sonoritatea, konexioa eta indarra» dira nagusi. «'Libre'ra ekarri dizkigun melodiak... ai ama!!», adierazi du Izarok bere sare sozialetan.[8]

2022ko maiatzaren 7an Izarok Donostian 5.600 lagunen aurrean egindako ekitaldian parte hartu zuen Cris Lizarragak, Eñaut Elorrieta, Gartxot Unsain, Amaral, Xoel López eta Pedro Pastorrekin batera.[9]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Euskaraldiaren lehen hamaikakoa!» Azkue Fundazioaren Egunkaria 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  2. «Revista Jaleo » Un café con Cris de Belako» web.archive.org 2018-08-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  3. «Revista Jaleo  » Un café con Cris de Belako». revistajaleo.com.. .
  4. (Gaztelaniaz) Peláez, Raquel. (2020-08-14). «Cris Lizarraga: “Me molesta mucho el término ‘micromachismo”» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  5. (Gaztelaniaz) Horrillo, Elena. (2017-04-21). «“Qué bien tocas para ser una tía”: la carta de una artista española que denuncia machismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  6. (Gaztelaniaz) «‘Quítame la culpa’, el fanzine de de Cristina Lizarraga» pikara magazine 2020-04-29 (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  7. «Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz» MRA Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
  8. «'Libre' abestiaren bertsio berria grabatu dute Izarok eta Cris Lizarragak» El Correo 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  9. «Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere» EITB 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.