Crimes and Misdemeanors
Crimes and Misdemeanors (euskaraz Krimenak eta Hutsegiteak) 1989ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako komedia eta drama film bat da. Caroline Aaron, Alan Alda, Woody Allen, Claire Bloom, Mia Farrow, Joanna Gleason, Anjelica Huston, Martin Landau, Jenny Nichols, Jerry Orbach eta Sam Waterston aktoreek antzeztu zuten.
Crimes and Misdemeanors | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Crimes and Misdemeanors |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Woody Allen |
Gidoigilea(k) | Woody Allen |
Antzezlea(k) | |
Martin Landau Mia Farrow Alan Alda Anjelica Huston Jerry Orbach Joanna Gleason Woody Allen Claire Bloom Caroline Aaron Sam Waterston Daryl Hannah Frances Conroy Robin Bartlett Jerry Zaks Victor Argo Nora Ephron Mercedes Ruehl Fred Melamed Rebecca Schull Anna Berger Kenny Vance Hy Anzell (en) Sylvia Kauders | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Greenhut |
Konpainia ekoizlea | Jack Rollins & Charles H. Joffe Productions (en) |
Ekoizle eragilea | Jack Rollins (en) |
Edizioa | Susan E. Morse (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Santo Loquasto |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Schubert |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Manhattan |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 62. Oscar Sariak Martin Landau Zuzendari onenaren Oscar Saria 62. Oscar Sariak Woody Allen Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 62. Oscar Sariak Woody Allen |
Oscar Sarietarako hiru izandapen jaso zituen: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Woody Allen), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Woody Allen) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Martin Landau).
Argumentua
Judah eta Clifford (Martin Landau eta Woody Allen) larritasun maila ezberdineko dilema moralek elkarren aurka jarriko dituzten bi gizon dira. Judah, sonako oftamologoak, bere ezkontzaz kanpoko harremana akitu nahi duen unean, maitaleak (Anjelica Huston) guztia bere emazteari esan (Claire Bloom) eta bere bizitza hondamendira eramateko mehatxua egingo dio. Honenbestez, Judahren anaia den Jacken arabera (Jerry Obach), egoera horren konponbide bakarra maitalea hil eta erditik kentzea omen da. Bestalde, Clifford dokumental zuzendaria da eta guztiz mepretxatzen duen bere koinatu Lester (Alan Alda) harroputzari buruzko dokumental bat filmatzera derrigortua dago, honek Jack eta Halley (Mia Farrow) senar-emazteen arteko harremanean ere eragin izango du.
Aktoreak
- Martin Landau: Judah Rosenthal
- Woody Allen: Cliff Stern
- Mia Farrow: Halley Reed
- Anjelica Huston: Dolores Paley
- Alan Alda: Lester
- Jerry Orbach: Jack Rosenthal
- Joanna Gleason: Wendy Stern
- Claire Bloom: Miriam Rosenthal
- Sam Waterston: Ben
- Caroline Aaron: Barbara
- Victor Argo: Polizia detektibea
- Daryl Hannah (krediturik gabe): Lisa Crosley
- Mercedes Ruehl (krediturik gabe): Festako gonbidatua