Crida Nacional per la República
Crida Nacional per la República (euskaraz: Errepublikaren Aldeko Dei Nazionala) Kataluniako zeharkako mugimendu eta partidu politiko independentista da, 2018ko uztailaren 16an Carles Puigdemont, Jordi Sànchez eta Quim Torra buruzagiek Bartzelonako Ateneoan jendaurrean aurkeztu zutena.[1]
Crida Nacional per la República | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CNxR |
Mota | mugimendu politikoa eta alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Kataluniar independentismoa, errepublikanismoa, kontserbatismoa eta sozialdemokrazia |
Jarduera | |
Kide kopurua | 16.000 (2019ko urtarrilaren 26a) |
Agintea | |
Lehendakaria | Jordi Sànchez i Picanyol |
Idazkari orokorra | Antoni Morral i Berenguer |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2018ko uztailaren 16a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Bartzelona |
Desagerpena | 2020ko irailaren 30a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Historia
2018ko uztailaren 16an aurkeztu zen Bartzelonako Ateneoan Kataluniako alderdi politiko independentisten arteko loturak sendotzeko asmoz.[2] Hala ere, mugimenduaren buruzagi sustatzaileek ordea, ez zuten aurkezpenera joaterik izan. Carles Puigdemont, erbesteratua, bideokonferentziaz aritu zen. Jordi Sànchez, preso, eskutitzez zuzendu zitzaien bertaratutakoei. Azkenik, aurkezpenera joatekoa zen Quim Torra Kataluniako presidenteak bideo mezua bidali behar izan zuen, Hanburgotik Bartzelonara garaiz ezin itzulirik, Bartzelonara eraman behar zuen hegaldia eguraldi txarragatik bertan behera geratu baitzitzaion.
2019ko urtarrilean iragarri zen Barne Arazoetako Ministerioaren partidu politikoen erregistroan inskripzioa burutu zuela mugimenduak. [3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Puigdemont impulsa un nuevo movimiento político que hoy se presenta en Barcelona» La Vanguardia 2018ko uztailaren 16a (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 16a).
- (Katalanez) «EN DIRECTE: Crida Nacional per la República es presenta en societat» VilaWeb 2018ko uztailaren 16a (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 16a).
- (Katalanez) NacióDigital. «La Crida Nacional de Puigdemont ja és partit polític | NacióDigital» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).