Crelle (aldizkaria)

Crelle hilero alemanez argitaratutako matematika artikuluen aldizkari bat zen. August Leopold Crellek sortu zuen 1826an Berlinen. Titulu osoa alemanez Journal für die reine und angewandte Mathematik (euskaraz: Matematika Purua eta Aplikatuko Aldizkaria) da.[1]

Journal für die reine und angewandte Mathematik 1826 Titel.jpg
MotaMatematika
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaingeles, frantses, aleman eta eleaniztun
ArgitaletxeaDe Gruyter
Gai nagusiamatematika
Banaketa
MaiztasunaHilabetekaria
Historia
SortzaileaAugust Leopold Crelle (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0075-4102
http://www.degruyter.com/view/j/crll

Crellek argitaratu zuen aldizkaria 1855ean hil zen arte. Artikulu matematiko oso garrantzitsu asko bertan argitaratu ziren. Horietako batzuk matematikaren garapenean eragina oso handia izan duten artikuluak ziren. Artikulu ospetsuak argitaratu zituen, besteak beste, Niels Henrik Abel, Georg Cantor, eta Gotthold Eisenstein matematikarienak. Carl Wilhelm Borchardtek editatu zuen 1856tik-80ra, garai horretan bertan Borchardt Aldizkaria gisa ezaguna zen. Editorea gaur Rainer Weissauer (Ruprecht-Karls-Unibertsitatea, Heidelberg) da.

Editoreen zerrenda

  • 1826–1856 August Leopold Crelle
  • 1856–1880 Carl Wilhelm Borchardt
  • 1881–1888 Leopold Kronecker, Karl Weierstrass
  • 1889–1892 Leopold Kronecker
  • 1892–1902 Lazarus Fuchs
  • 1903–1928 Kurt Hensel
  • 1929–1933 Kurt Hensel, Helmut Hasse, Ludwig Schlesinger
  • 1934–1936 Kurt Hensel, Helmut Hasse
  • 1937–1952 Helmut Hasse
  • 1952–1977 Helmut Hasse, Hans Rohrbach
  • 1977–1980 Helmut Hasse
  • 1980-egun Rainer Weissauer

Erreferentziak

  1. Neuenschwander, Erwin. (1994). Mathematical Journals. in: Companion encyclopedia of the history and philosophy of the mathematical sciences. 2, 1533–1539 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.