Cozzo Busonè
Cozzo Busonè Raffadaliko (Agrigento) muino bat da. Horretan nekropoli bat aurkitu zen, labe itxurako hilobiak zituena eta ganbara motako beste bi hilobi ere. Hauetan harrizko eta zeramikazko objektuak agertu dira.
Cozzo Busonè | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°24′N 13°30′E |
Altuera | 11 m. |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1967 |
Altitudea | 11 m |
Nekropolia
Eneolitoko bi ganbara-hilobi eta grotticellazkoak[1] ehortzeko ziren. Bestalde, 1967ko indusketa arkeologikoetan aurkitu ziren zenbait harrizko tresna eta errekako harri-koskorrekin egindako bi idolo txiki, Busonèko venusak izenekoak. Gaur egun Agrigentoko Eskualdeko Museo Arkeologikoan daude.[2]. Dirudienez, ugalkortasunezko jainkosa eta Ama-lurra irudikatzen zuten.
Elezahar arabiar baten arabera, zazpi urtean behin, ilargi beteko gauetan, mendia zabaltzen da, barruko urrezko txanponak eta mota guztietako aberastasunak erakutsiz[3]. Elezaharrak abesti bat du ere.
Erreferentziak
- Groticccelako hilobia edo labea, harrian induskatutako hilobiak dira. Gehienbat Sizilian Brontze Aroan zehar hedatu zena. Haren itxurak labe baten antza du.
- Touring Club Italiano, antigua Italia: sitios, museos y áreas arqueológicas 2019.05.21ean kontsultatutakoa.
- Necropoli di Cozzo Busoné 2019.05.21ean kontsultatutakoa.
Kanpo estekak