Coxiella burnetii

Coxiella burnetii bakterio Gram negatiboa da, kokobazilo itxura duena. Morfologiari dagokionez antz handia du Rickettsia generoko bakterioekin (hau baino txikiagoa izan arren), eta urte askotan genero honen barruan sailkatzen zen. Gaur egun, aldiz, Legionellales ordenean sailkatzen da, ezaugarri genetiko eta fisiologikoak bat ez zetozelako sailkapen zaharrarekin. Espora moduko forma erresistenteak sortzen ditu eta zelula barneko parasitoa da. Aerobioa eta ez-mugikorra.

Coxiella burnetii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaLegionellales
FamiliaCoxiellaceae
GeneroaCoxiella
Espeziea Coxiella burnetii
[[|]]
Datu orokorrak
GaixotasunaQ sukarra
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Bakterio honek Q sukarra eragiten du, aerosolen bidez hartzen den zoonosia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.