Covasna
Covasna (errumanieraz koˈvasna ahoskatua; hungarieraz Kovászna, ˈkovaːsnɒ ahoskatua, alemanez Kowasna) Errumaniako Transilvania eskualdeko Covasna konderriko herri bat da, 550 eta 600 metro arteko altueran dagoena.
Covasna Covasna Kovászna Kovasna | ||
---|---|---|
town in Romania (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Errumania | |
barrutia | Covasna barrutia | |
Alkatea | Lőrincz Zsigmond (UDMR) | |
Izen ofiziala | Covasna | |
Jatorrizko izena | Covasna Kovászna Kovasna | |
Posta kodea | 525200 | |
Herriburua | Covasna (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 45°50′57″N 26°11′07″E | |
Azalera | 155,11 km² | |
Altuera | 560 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 9.208 (2021eko abenduaren 1a) −906 (2011) | |
Dentsitatea | 58,28 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Balatonfüred, Pápa (en) , Csenger (en) , Nagykanizsa, Sunne udalerria eta Buellas | |
=www.covasna.net |
1000 iturburu mineralen herria bezala ezagutua, Covasna bere ur mineralengatik da ospetsua. Iturburu hauek mineral nahasketa ezberdinak dituzte, nagusiki karbono dioxidoa, sulfuroa eta amoniakoa. Izena Cvaz eslabiar hitzetik dator, azidoa esan nahi duena, bertako ur mineralen zaporeagatik.
Chiuruş
Herriak herrixka bat administratzen du, Chiuruş (hungarieraz Csomakőrös). Herrixka honek 451 biztanle ditu eta hungariar székely etnia da nagusi bertan.
Demografia
2011ko erroldaren arabera, Covasnak 11.369 biztanle ditu. Hungariar jatorrikoa dira gehienak: 7549 (%66,4), eta gainontzeko 3.820ak (%33,6), errumaniarrak dira.
Errolden araberako mugimendu demografikoa:
Herritar ospetsuak
Sándor Kőrösi Csoma hungariar esploratzaile eta linguista ospetsua Chiuruş/Csomakőrösen jaio zen 1784an. Kőrösi Tibetologiaren sortzaile bezala da ezaguna, lehen Tibetera-Ingelesa hiztegia eta gramatika liburuaren biltzaile eta egile izan zelarik. Indiako Darjeeling herrian hil zen 1842an.
Bere omenezko estatua bat herrixkaren erdian altxatu zen 1972an eta kulturgunean erakusten da.