Covadonga glorieta (Sevilla)
Covadonga glorieta (bere lehen urteetan "estatuena" bezala ere ezaguna), Sevillako Maria Luisa Parkearen sarreretako baten ondoan dago (Espainiako Plazaren albo batean). Lau eskultura multzoz osatua dago, modu alegorikoan, "Artea" eta "Jenioa", Lorenzo Coullat Varela eskultore sevillarrak eginak, eta, hau ere Sevillako eskultorea zen Manuel Delgado Brackemburyk eginiko "Lana" eta "Zientzia". Irudiak, 1919an jarri ziren.
Covadonga glorieta (Sevilla) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Sevillako probintzia |
Udalerria | Sevilla |
Koordenatuak | 37°22′27″N 5°59′10″W |
Multzoetako bakoitzak, esanahi bat du. Honela, "Artea"k, eskultura, margolaritza eta arkitektura irudikatzen ditu, "Jenioa"k, jakinduriaren jainkosa den Minervarekin doan gazte bat erakusten du, eta garaitutako ezjakintasuna irudikatzen duen beste irudi bat. "Lana"k, gizon bat zutik, hausnartzen ari den emakume bat, eta, bere eskuen artean ume bat daraman beste emakume bat erakusten ditu, lehenak, bizitza aktiboa, bigarrenak, kontenplatiboa, eta, azkenak, lanaren fruituak irudikatzen dutelarik. Ugaritasunaren adar bat ere ikus daiteke bere frutak idulki gainera botatzen.
Bere alboetako batean, 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketako "Prentsaren Pabilioia2 izango zena eraiki zen (gaur egun, eskola bat da). Gertu, Domecq Pabilioia ere badu.
Irudi galeria
- "Jenioa"ren irudikapen alegorikoa
- "Lana"ren irudikapen alegorikoa
- "Zientzia"ren irudikapen alegorikoa