Courrièresko hondamena
Courrièresko hondamena (frantsesez: Catastrophe de Courrières) Frantzian eta Europa osoan izandako meatze-istripu latzena izan zen, 1906ko martxoaren 10ean 1.099 hildako (tartean ume asko) eragin zituena.[1] Txinako Benxihu ikatz-meatzean 1942ko apirilaren 26an gertatutakoak -1.549 meatzari hil zituena- baino ez zuen gainditu. Eztanda ikatz-hautsen suhartzeak eragin zuen, ikatz-meatza guztiz suntsitu zuena. Izena meategia ustiatzen zuen konpainiatik- Compagnie des mines de houille de Courrières - zetorkion: Méricourt (404 hildako), Sallaumines (304 hildako), Billy-Montigny (114 hildako) eta Noyelles-sous-Lens (102 hildako) udalerrien artean zegoena.[2]
Courrièresko hondamena | ||
---|---|---|
Mota | mining accident (en) | |
Data | 1906ko martxoaren 10a | |
Herrialdea | Frantzia | |
Pertsona hilak | 1.099 | |
Meatzearen putzuak Bigarren Inperioaren garaikoak ziren eta 326 eta 340 metro arteko sakoneran zeuden. Eztanda goizeko 6:34an izan zen.