Coupé

Coupé (frantsesezko couper, "ebaki" aditzetik ekarria) bi edo hiru bolumen eta bi ate dituen automobil-karrozeria mota da. Atzeko kristalaren angeluaren arabera fastback edo notchback izena du. Kabrioletekin batera kirol-kotxeak osatzen dute.

Audi TT coupé

Markek, modeloek eta modek hitzaren erabilera aldatzen dute, batzuetan sedanekin diseinua nahastuz. Normalean bi lagunentzako tokia baino ez zuten baina egun badaude lau lagunentzako berlinak coupé izendatuak, adibidez Porsche Panamera, Mercedes Benz CLS, Lamborghini Estoque, Aston Martin Rapide edo Volkswagen Passat CC.


Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.