Country

Country musika (country & western ere deitua) 1920ko hamarkadan Estatu Batuetako hegoaldeko landa lurretan eta Kanadako kostaldeko probintzietan sortu zen musika estiloa da. Europar etorkinen jatorrizko herrialdeko musika folkloriko ezberdinak (irlandarra batez ere) eta jadanik bertan erroturik zeuden korronteen (bluesa, gospela) nahastetik sortu zen. "Country" izendapena 50ko hamarkadan sortu zen, Rock and Rollaren elementu batzuk hartu zituen garaian, eta 1970ko hamarkadarako alde batera gelditua zen musika mota horren jatorrizko izena, hillbilly alegia.

Garth Brooks (1962-).

Country tradizionala batez ere sokazko instrumentuez jotzen zen, gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxuarekin, baina askotan sartu ohi ziren akordeoia eta armonika tartean. Country modernoan instrumentu elektronikoak erabiltzen dira: gitarra elektrikoa, baxua, teklatuak...

Denbora joan ahala, garai ezberdinetako korronteetatik edan du estiloak, Ameriketako historiaren musikez adabaki ugari dituela esan daiteke, beraz. Hori dela eta, Country musikak aldaera asko ditu, leku eta aldi ezberdinetan sortuak, honakoak lirateke haietako batzuk: Bluegrass, alternative Country, Country folk, Country pop, Country rock, Cowpunk, Hillbilly (Old time edo Appalachian folk), Honky Tonk, Tennessee Sound, Rockabilly, Outlaw country,...

Country musikari ospetsuak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.