Bi objektu kargadunen indar elektrikoa beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizkoa da.
»
Coulomben legea modu sinplean azalduta.Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Legea
Coulomben tortsio balantza.
Lege hau 1785anCharles-Augustin de Coulomb fisikariak eman zuen lehenbiziko aldiz ezagutzera. Tortsio-balantza batez, Coulombek honako hau topatu zuen: karga puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarrak euren arteko r distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionalak direla (gorputz kargatuak txikiak badira, hau da, euren neurriak arbuiagarriak badira distantziarekin konparatuta).
8.854×10−12C2N-1m-2 (baita Fm-1 ere), hutsaren permitibitatea da, honi konstante elektrikoa ere deritzo, azken hau fisika konstante oso garrantzitsua delarik.