Coulomben legea
Coulomben legeak hau dio:
« | Bi objektu kargadunen indar elektrikoa beren arteko distantziaren karratuaren alderantzizkoa da. | » |
Legea
Lege hau 1785an Charles-Augustin de Coulomb fisikariak eman zuen lehenbiziko aldiz ezagutzera. Tortsio-balantza batez, Coulombek honako hau topatu zuen: karga puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarrak euren arteko r distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionalak direla (gorputz kargatuak txikiak badira, hau da, euren neurriak arbuiagarriak badira distantziarekin konparatuta).
honetan:
- indarra da,
- lehenbiziko karga puntuala da,
- bigarren karga puntuala da,
- bi karga puntualen arteko distantzia da,
- 8.988×109 N m2 C-2 (baita m F-1 ere), konstante elektrostatikoa da, eta
- 8.854×10−12 C2 N-1 m-2 (baita F m-1 ere), hutsaren permitibitatea da, honi konstante elektrikoa ere deritzo, azken hau fisika konstante oso garrantzitsua delarik.
Ariketak
- Coulomben legea lantzeko ariketa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.