Couesnon
Couesnon ibaia (frantsesez: Couesnon, kwenɔ̃ ahoskatua; bretainieraz: Kouenon) Frantziako kostalde inguruko ibai txiki bat da, 101 kilometroko luzera duena, Bretainiako Dukerria eta Normandiako Dukerriaren arteko muga egiten zuena. Bere ibilbide irregularrak, frantsesezko honako esaera hau inspiratu du: Le Couesnon par sa folie a mis le Mont en Normandie (Couesnon ibaiak, bere eromenarekin, Mendia Normandian jarri zuen), Mont-Saint-Michel, ibaiaren egungo itsasoratzearen normandiar aldean baitago.
Couesnon Couesnon | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 97,8 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°37′03″N 1°30′44″W |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Normandia |
Departamendua | Mantxa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.124 km² |
Arro hidrografikoa | Couesnon basin (en) |
Ur-emaria | 71 m³/s |
Bokalea () | Mantxako kanala (Beauvoir Mont-Saint-Michel) |
Hidrologia
Couesnon, Sée eta Sélune ibaiek, Mont-Saint-Micheleko badiaren funtzionamendu hidraulikoan parte hartzen dute. Alde batetik, itsasaldiek sedimentuak dakartzate, bestetik, aipaturiko hiru ibaiek, sedimentu horiek zabaletarantz bultzatzen dituzte.
XIX. mendean, Couesnon ibaia kanalizatua izan zen bere goraldiekin amaitzeko. 1969an, presa bat eraiki zen. Eraikin hauek, Mont-Saint-Michelerako sarrera dikeaz gain, mendiaren uharte izaera arriskuan jarri zuten. Izan ere, dikea errepide bategatik aldatzea eta Couesnonen presa eraldatzea aurreikusita dago.
Couesnon ibaia, Mayennen jaiotzen da, Vézinseko urmaeletik gertu, Saint-Pierre-des-Landes herrian.