Cotton Club

Cotton Club AEBetako New York hirian Lege lehorraren garaian zehar irekia egon zen gau klub bat izan zen.

Cotton Club
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°49′07″N 73°56′14″W
Map
Webgune ofiziala

    1920an Harlem auzunean ireki zen, Manhattango afroamerikar auzoa, nahiz eta orokorrean afromerikarrek sarrera galerazia izan. Kluba Jack Johnson pisu astunen boxeo txapeldunak ireki zuen, eta 1923an Owney Madden gangster eta kontrabandistak Sing Sing espetxean preso zegoela erosi zuen, Cotton Club izenera aldatuz.

    Klub mitiko honetan musikal ugari estreinatzeaz gain artista eta musikari nabarmen askok jo izan zuten, tartean Fletcher Henderson, Duke Ellington, Count Basie, Bessie Smith, Cab Calloway, The Nicholas Brothers, Ella Fitzgerald, Louis Armstrong, Nat King Cole, Billie Holiday edo Ethel Waters. Igandetan "Celebrities Nights" ("Ospetsuen Gauak") ohikoak ziren, hauetara politika eta kultura munduko pertsona nabarmenal publiko edo bezero gisa bertaratzen ziren, tartean Jimmy Durante, George Gershwin, Al Jolson, Mae West, Irving Berlin, Eddie Cantor, New York hiriko Jimmy Walker eta beste hainbat pertsona ospetsu ere.

    1925ean denboraldi labur batez legezkanpoko pattarra saltzeagatik itxiarazi zuten. Jada poliziaren etengabeko presiorik gabe berrirekia izan zen. 1933an Madden berriz ere Sing Sing espetxean preso sartu zuten, baina bere gozamenerako klubeko dantzari eta streapperrak bisitatzeko pribilegioa eman zioten.

    1940ean behin betiko itxia izan zen, ondoren leku berdinean eta Latin Quarter izenez beste klub bat ireki zen, 1989an hotel bat eraikitzeko asmoz eraikina eraitsia izan zen arte. 1978an Harlemen Cotton Club berri bat ireki zen, baina 125 kalean.

    Zinema

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.