Costa Ricako ereserkia
Costa Ricako Errepublikaren ereserkia Costa Ricako ereserkia ofiziala da 1852. urtetik. Manuel María Gutiérrez Floresek egin zuen ereserkia honen musika, eta Gabriel-Pierre Lafondi dedikatu zion.
Costa Ricako ereserkia | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Costa Rica |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Costa Rican Spanish (en) |
Tonoa | Mi bemol maior |
Hitzak | José María Zeledón Brenes (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Manuel María Gutiérrez (en) |
Ereserkia Nazionalaren musika
1821eko independentzia aldarrikatu zuenetik, Costa Ricak ez zuen ereserkia nazionalik izan. 1852an, orduko lehendakariak, Juan Rafael Mora Porrasek, Ingalaterrako eta Estatu Batuetako ordezkari diplomatikoen heldueraren berri izan zuen.
Honek Costa Ricako banda militarreko zuzendariari, Manuel María Gutiérrezi, herrialdeko ereserkia nazionala jo behar zuela esan eta honek Espainiako independentziatik ez zela ereserkirik existitzen erantzun zion. Orduan, Juan Rafael Mora Porras lehendakariak Manuel María Gutiérrezi segituan sortzeko agindu zion. Tradizioak esaten duenez, Gutiérrezek ezetz esan zuen, oso denbora gutxi zuelako. Beraz Morak bere atxiloketa ordenatu zuen Cuartel Principalean; Errepublikako lehendakariak bere zeregina amaitu arte ateratzea debekatu zion eta azkenean idaztea lortu zuen.
Costa Ricako ereserkiaren letrak
1876. urtean zegoen ereserkiaren zati bat hau da, Juan Garita eta Guillének idatzita:
Cantaré de la patria querida
el honor, libertad y esplendor
Con el alma de júbilo henchida
cantaré de la patria el honor.
Beste jende askok ereserkiaren letrak ere idatzi zituen: batzuk ofizialak izan ziren (adibidez Juan Férnandez Ferrazek idatzi zuena) eta beste batzuk ez ziren ofizialak izatera heldu. Oraingo letra 1903. urtean egindako lehiaketaren deialdian aukeratu zuten eta Ascensión Esquivel Ibarrakoa da.