Coruña Hiriko Bandera

Coruña Hiriko Bandera (galizieraz: Bandeira Cidade da Coruña) Coruñan jokatzen den estropada da, TKE Ligarako puntuagarria.

Coruña Hiriko Bandera
Sorrera2017
HerriaCoruña, Galizia
PartehartzaileakTKE Liga
Euskotren
Modalitatealerrokatua
Errekorra19:27:78 (Orio, 2019)
Garaipen gehienGizonezkoak:
Euskal Herria Urdaibai (3)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Orio (4)
Azken ekitaldia2023
Irabazlea(k)Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena
Emakumezkoak:
Euskal Herria Arraun Lagunak
Riazor-Orzán badian jokatzen da estropada.

Historia

Riazor eta Orzán hondartzek osatzen duten badian jokatzen da estropada. 2017an izan zuen lehen ekitaldia eta itsaso handia izan arren bi segundutan sartu ziren lehen hiru traineruak. 2018tik aurrera bi jardunalditako bandera izan da eta egun bietako denboren baturak erabaki du txapelduna. Horretaz gain gizonezkoen eta emakumezkoen estropadak izan dira.

2020an eta 2021ean Santurtzik eskuratu zuen bandera jardunaldi bakarra irabazi gabe. Emakumezkoei dagokienean 2021. urtean Orio lau ehunenekoren aldeaz nagusitu zen.

2023ko lehenengo jardunaldia ez zen jokatu itsaso txarraren ondorioz traineruak uretaratzea oso zaila baitzen. Bigarren jardunaldia jokatu zen, hura ere itsaso txarrarekin, eta hark erabaki zuen banderako sailkapena.

Gizonezkoak

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2017UrdaibaiHondarribiaOrio
2018UrdaibaiHondarribiaOrio
2019OrioHondarribiaSanturtzi
2020SanturtziOrioDonostiarra
2021SanturtziZierbenaDonostiarra
2022UrdaibaiHondarribiaDonostiarra
2023ZierbenaHondarribiaGetaria

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Urdaibai32017, 2018, 2022
Santurtzi22020, 2021
Orio12019
Zierbena12023

Emakumezkoak

Palmaresa

UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
2018San JuanOrioHondarribia
2019OrioArraun LagunakHondarribia
2020OrioDonostiarraHondarribia
2021OrioArraun LagunakDonostiarra
2022OrioArraun LagunakTolosaldea
2023Arraun LagunakTolosaldeaDonostiarra

Garaipenak

TaldeaGaraipenakUrteak
Orio42019, 2020, 2021, 2022
San Juan12018
Arraun Lagunak12023

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.