Cortinarius ochroleucus
Cortinarius ochroleucus (Agaricus ochroleucus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzako baliorik. Ez da jangarritzat hartzen.
Cortinarius ochroleucus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius ochroleucus Fr., 1838 |
Deskribapena
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, zuri krema kolorekoa, gero okre kolorekoa bihurtzen da, ez du kolore biziagorik hartzen uretan pasatzean, ozta-ozta likatsua.
Orriak: Okre zurbila.
Hanka: 6 cm inguruko luzera du eta 0,8 cm inguruko lodiera, ardatz itxurakoa eta sustrai antzeko batekin, zuria.
Haragia: Zurbila, mikatza, errefau usain arinarekin edo eztiarenarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Hain kolore argiak bereizten du espezie hau. Cortinarius eburneus likatsuagoa da. Cortinarius causticus delakoak haragi gozoa du (nahiz eta azala oso mingotsa duen)
Sasoia eta lekua
Udazkenean eta neguaren hasieran. Zuhaitz hostozabalen azpian.
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 204 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
Datuak: Q10460157
Multimedia: Cortinarius ochroleucus / Q10460157