Cortinarius croceus
Cortinarius croceus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan daiteke. Cortinarius semisanguineus toxikoaren eta Cortinarius orellanus hilgarriaren taldekoen oso antzekoa da.
Cortinarius croceus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius croceus Gray, 1821 |
Sinonimoak: Dermocybe crocea, Cortinarius malicurus, Cortinarius cinnamomeobadius.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa , lehenengo hemisferikoa, ondoren ganbil titiduna, bukaeran zabaldua; ertza leuna eta soberakinekin. Kapelaren azala leuna, lehorra, feltro itxura fin-finarekin eta ezkatatsua, hori-oliba antzeko kolorekoa, lehenbizi uniformea eta gero arre-oliba antzeko kolorekoa.
Orriak: Eskotatuak, estu samar, hori-limoi kolorekoak eta gero hori-morexka kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, flexuosoa, betea, ondoren fistuloso-barnehutsa. Limoi-hori kolorekoa eta, geroago, arre-azafrai kolorekoa esporek zikindutako gortina-hondakinekin. Hori-oliba antzeko koloreko gortina iheskorrarekin.
Haragia: Mehea, horia, usain ahulekoa, zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Toxikotasuna
Toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
Cortinarius edo Dermocybe cinnamomeolutea delakoarekin nahas daiteke, hau neurri handiagokoa da, oliba-lehoi koloreko eta ertz krenulatu gabeko orriekin, oin argiagoa. Cortinarius bataillei espeziearekin ere bai, honen hankaren oinarria gorrixka da.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, koniferoen azpian. Urria.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Galeria
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 226 or. ISBN 84-282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
- Cortinarius croceus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.