Microsoft Cortana

Cortana Microsoftek garatutako laguntzaile pertsonal adimentsua da, izen bereko HALO serie ospetsuko pertsonaian oinarritua.[1] Lehenengo, Windows Phone 8.1-erako egin zen erabilgarri;[2] ondoren, Microsoft Band-en[3] eta, azkenik, Windows 10[4] eta Xbox One sistemetan. Programa libre gisa aurkitu daiteke iOS eta Android sistemetan.

Cortana laguntzaile adimentsua.
 Microsoft Cortana, Cortana
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Argitaratze-data2014
Azken bertsioa365.0.0.0
Honen izena daramaCortana (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, alemana, italiera, gaztelania, japoniera, portugesa eta arabiera
EuskarriaWindows Phone 8.1 (en) Itzuli, Microsoft Windows, Windows 10 Mobile (en) Itzuli, iOS, Xbox One and Xbox Series X/S system software (en) Itzuli eta Android
Sarrera gailuaLengoaia naturaleko erabiltzaile interfazea
Irakur dezakeMicrosoft Windows
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
JabeaMicrosoft
Ekoizpena
GaratzaileaMicrosoft
Fikzioa
Erabiltzen duMicrosoft Academic Graph (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz
https://www.microsoft.com/en-us/cortana
kronologia
Microsoft Cortana Windows Copilot (en) Itzuli

Cortanak hizkuntza naturala onartzen du (komando zehatzik erabili beharrik gabe) eta Bing, Yelp eta Foursquare erabiltzen ditu datu-base gisa. "OK Google" aplikazioan bezala Cortana ahots komando batekin aktibatu daiteke ("Hola Cortana", espainierazko bertsioan[5]) Microsoften produktu guztietan Lumia Denim eguneraketa ez duten Lumia gailua eta 80x serie baino beheragoko SnapDragon prozesadorea dutenetan izan ezik.[6]

Google Nowk eta Sirik ez bezala, Cortanak erabiltzaileen informazio ugari gordetzen ditu (jakin-mina, ohikeriak, errutinak, ohiturak, ohiko gurariak...) "libreta" batean. Honela erabiltzaileak datu hauek erraz kontrolatu, aldatu edota informazio gehiago gehi ahalko du zerbitzua hobetzeko. Gainera, bestelako aplikazioak ere ahotsaren bidez erabiltzen uzten duen lehenengo laguntzailea izan da.[7][8]

Funtzioak

Jarraian zerrendatuta daude, alfabetikoki, nabarmenak diren Cortanaren funtzioetako batzuk:

  • Aplikazioak irekitzea.[9]
  • Klimaren buruzko informazioa topatzea.[10]
  • Hegaldien buruzko informazioa topatzea.
  • Telefonoaren egendan zehar bilatzea.
  • Kantatzea. Musika eskaintzea.
  • Txisteak kontatzea.
  • Igarkizunak kontatzea.
  • Alarmak sortzea edo existitzen direnak aktibatzea/desaktibatzea.
  • Oharrak sortzea, OneNoten gordeko direnak.
  • Oroigarri adimentsuak ezartzea erabiltzailea leku batera heltzean edota dei bat jasotzen/bidaltzen badu.[11]
  • Musika aplikaziorako hainbat funtzio.
  • Deitzea zenbaki edo kontaktu bati (15-406820-ra, *123-ra edo Juani deitzea).[7]
  • Quiet Hours erabiltzea, espainieraz: "Horas Silenciosas" (ez molestatzeko orduak). Deiak eta mezuak iragazten ditu zehaztutako ordu batzuetan.
  • Informazio biografikoa erakustea.[12]
  • Erabiltzailearen kokapena erakustea.
  • Bilaketak egitea interneten Bing bilaketa motorraren bitartez.

Gainera, Cortanak honelako galdera batzuk ulertu ahal ditu:

  • Nola dago eguraldia Moskun?
  • Zenbat kaloria daude pizza zati batean?
  • Behar izango dut beroki bat gaur goizean?
  • Ze adin du Barack Obamak?
  • Nor da orain Portugaleko presidentea?
  • Existitzen da Jainkoa?


Erabilgarritasuna

Lehenengo Estatu Batuetan irten zen, beta bertsiotzat; eta, ondoren, sistema eragilearen "GDR1"-ekin Erresuma Batuan eta Txinan (gainerako herrialdeetan, 2014aren amaieran).

Cortanaren portaera herrialdera moldatuta dago (lekuko hizkuntzara, kulturara eta hizkerara). Adibidez, Erresuma Batuko Cortanak britaniar azentua du, eta hango hizkerak erabiltzen ditu.

Gainera, ematen zaion erabileraren arabera Cortanaren portaera erabiltzaileen interesetara moldatuko da (tokiko kirol taldeei edota telebista sailei buruzko informazioa emanez).

Hizkuntza Herrialdea Egoera
Ingelesa Ameriketako Estatu Batuak Windows, Android eta iOS sistemetan erabilgarria
Erresuma Batua Windowsen eta Androiden erabilgarria
Kanada Windowsen erabilgarria
Australia Windowsen erabilgarria
India Windowsen erabilgarria
Alemana Alemania Windowsen erabilgarria
Euskara
Oraindik ez dago erabilgarri hizkuntza honetan
Italiera Italia Windowsen erabilgarria
Gaztelania Mexiko Windowsen erabilgarria
Espainia Windowsen erabilgarria
Frantsesa Frantzia Windowsen erabilgarria
Kanada Windowsen erabilgarria
Portuges Brasil Windowsen erabilgarria
Mandarin-txinera Txina Windows, Android eta iOS sistemetan erabilgarria
Japoniera Japonia Windows eta iOS sistemetan erabilgarria
Errusiera Errusia Windows eta iOS sistemetan erabilgarria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Why Microsoft Named Its Siri Rival 'Cortana' After a 'Halo' Character» NBC News (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  2. (Ingelesez) «Upcoming Windows Phone 8.1 features exposed in latest reports, detailing Cortana and more» Windows Central (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  3. «Microsoft Band monitors exercise for $199» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Nuevo Windows 10 Technical Preview disponible para descarga con la inclusión de Cortana - RedUSERS» RedUSERS 2015-01-25 (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  5. (Gaztelaniaz) Gómez, David. (2015-08-02). «Cómo configurar Cortana en Windows 10 y todo lo que le podemos preguntar» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  6. (Ingelesez) «'Hey Cortana!' brings passive-listening to Windows Phone this fall for a hands-free experience» Windows Central (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  7. «This is Cortana, Microsoft’s answer to Siri» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  8. (Ingelesez) «Upcoming Windows Phone 8.1 features exposed in latest reports, detailing Cortana and more» Windows Central (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  9. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Badator Windows 10: Nola instalatu eta berritasunak azalduko dizkizugu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  10. My interests and Cortana | Windows Phone How-to (United States). 2014-07-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  11. Remind me, Cortana | Windows Phone How-to (United States). 2014-07-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  12. (Ingelesez) «The story of Cortana, Microsoft's Siri killer» The Verge (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).

Ikus, gainera

  • Siri, Appleren laguntzaile birtuala.
  • Google Now, Googleren laguntzaile birtuala.
  • Google Assistant, Googleren beste laguntzaile birtual bat.
  • S Voice, Samsungen Galaxy mugikorretako laguntzailea.
  • Bixby, Samsungen Galaxy mugikorretako beste laguntzaile birtual bat.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.