Corsica Libera

Corsica Libera (euskaraz: «Korsika Askea») Korsikako alderdi abertzale eta independentista da, 2009an sortua, Corsica Nazione, Rinnovu eta Accolta Naziunale Corsa alderdiek bat egiterakoan.

Corsica Libera
Datuak
Motaalderdi politikoa
Jarduera sektoreaborondatezko kidetzako erakundeak
HerrialdeaFrantzia
IdeologiaKorsikar nazionalismoa eta Separatismoa
Agintea
Idazkari orokorraJean-Guy Talamoni
Egoitza nagusi
Legezko formaelkarte aitortua
Historia
Sorrera2009ko otsailaren 1a
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: corsica.libera.1 Twitter: CORSICA_LIBERA Edit the value on Wikidata

Korsikaren independentzia du helburu, autodeterminazio prozesu baten bidez lortu nahi duena. Koalizioak ez zuen gaitzesten FLNC erakundearen jarduera armatua, 2014an bukatu zena.

Gaur egun (2018an) Corsica Liberak 13 eserleku ditu Korsikako Asanbladan (63tik), bere buruzagia Jean-Guy Talamoni Asanblada horren lehendakaria izanik. Irlako udalerri anitzetan zinegotzi ugari eta alkate batzuk ere baditu.

2015an Corsica Liberak bat egin zuen Femu a Corsica alderdi abertzale autonomistarekin, Pè a Corsica hauteskunde-koalizioa osatzeko. Pè a Corsicak arrakasta handiz debutatu zuen 2015eko lurralde hauteskundeetan, eta arrakasta hori areagotu zuen 2017koetan, gehiengo absolutua (41 eserleku 63tik) eta irlako Gobernua eskuratuz [1]

Corsica Liberak Cortiko nazioarteko jardunaldiak antolatzen ditu urtero, Europako hainbat alderdi abertzaleen (tartean euskaldunak) topagunea direnak [2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.