Corpo Truppe Volontarie
Corpo Truppe Volontarie edo CTV (euskaraz: Borondatezko Tropen Gorputza) Espainiako Gerra Zibilean Francisco Francok zuzendutako armada matxinoa laguntzeko armada espedizionario italiarra izan zen. CVT Mario Roatta, Ettore Bastico, Mario Berti eta Gastone Gambara agintarien agindupean izan zen.
Corpo Truppe Volontarie | |
---|---|
Datuak | |
Mota | corps (en) |
Herrialdea | Italia |
Jarduera | |
Honen parte | Ejército Nacional (en) eta Army of the North (en) |
Osatuta | 1st CCNN Division "Dio lo Vuole" (en) 2nd CCNN Division "Fiamme Nere" (en) 3rd CCNN Division "Penne Nere" (en) 4 Infantry Division Littorio (en) Raggruppamento CC.NN. "XXIII Marzo" (en) |
Historia | |
Sorrera | 1936 |
Komandanteak
Hona hemen Corpo Truppe Volontarieko agintariak eta parte-hartutako guduak:
- Mario Roatta jenerala (1936-1937)
- Málagako gudua - matxinoen garaipena
- Guadalajarako gudua - errepublikarren garaipena
- Ettore Bastico jenerala (1937)
- Santanderreko gudua - matxinoen garaipena
- Mario Berti jenerala (1937-1938)
- Aragoiko kanpaina - matxinoen garaipena
- Gastone Gambara jenerala (1938-1939)
- Kataluniako kanpaina - matxinoen garaipena
Kronologia
1936
- Irailaren 3a : Alberto Bayok zuzendutako Kataluniatik etorritako errepublikarrek Mallorca eraso eta italiar hegazkinek erasoak izan ziren.
- Urriaren 24a: italiar hegazkinek Madril bonbardatu zuten.
- Azaroaren 2a : Polikarpov I-15 hegazkin errepublikarrek italiar eta alemaniar hegazkin bonbaketariak eraso zituzten.
- Abenduaren 12a : Madril hartzeko erasoaldia kale egin ondoren, Mussolinik Galeazzo Ciano Kanpo Harremanetarako ministroa eta Mario Roatta jenerala kontsultatu eta Espainiara armada espedizionarioa bidaltzea erabaki zuen. Luigi Frusci jenerala zen agintaria.
- Abenduaren 23a : Cadizen, lehendabiziko 3.000 soldaduek lurreratu zuten. "Armada Italiarraren Misioa" zuen izena[1].
1937
- Urtarrila: Espainian zeuden 44.000 soldadu eta fasci di combattimentok Corpo Truppe Volontarie izena hartu eta lau dibisietan banatu ziren:
- "Dio lo Vuole" 1. Infanteria Dibisioa - fasci di combattimento edo alkandora beltz eta soldadu erregularrek osatutako dibisioa.
- "Fiamme Nere" 2. Infanteria Dibisioa - fasci di combattimento edo alkandora beltz eta soldadu erregularrek osatutako dibisioa.
- "Penne Nere" 3. Infanteria Dibisioa - fasci di combattimento edo alkandora beltz eta soldadu erregularrek osatutako dibisioa.
- "Littorio" 4. Infanteria Dibisioa- armada erregularraren dibisioa.
- Otsailaren 3tik 8ra : "Dio lo Vuole" 1. Infanteria Dibisioak Malagako guduan parte hartu[2] eta 74 erori, 221 zauritu eta 2 galduak izan zituen.
- Martxoaren 8tik 23ra : Benito Mussolinik bere soldaduek Madril hartu behar zutela erabaki eta porrota izan zuten Guadalajaran[3]. Porrotaren ondoren, ez zuten berriro bere kabuz erasoaldiak egingo eta matxinoen agindupean aritu zuten. Era berean, bere hegazkinek Kondor Legioaren agintaria zen Hugo Sperrle jeneralak zuzendua izan zen.
- Apiriletik Abuztura: Italiar-espainiar Flecha Brigadak sortu zituzten. "Flechas Negras" Brigada Mistoak Bizkaian borrokatu zuen.
- Apirilaren 26a: CTVko hegazkinek eta Kondor Legioak Gernika bonbardatu eta 300 hildako izan zituzten.
- Apirilaren 30tik maiatzaren 4ra: Bermeoko guduan borrokatu zuten.
- Maiatzaren 6tik 14ra: Sollubeko guduan borrokatu zuten.
- Ekainaren 19a: Bilbo konkistatzera lagundu zuten.
- Abuztutik irailera: Ettore Bastico jeneralaren CTVak Santanderreko guduan parte hartu eta El Escudo mendatea okupatu zuten. Gudu honetan, Eusko Alderdi Jeltzalearekin Santoñako hitzarmena sinatu zuten.
- Urria : Iparraldeko frontean izan eta gero, CTVk XXIII de Marzo "Llamas Negras" Dibisioa sortu zuen.
1938
- Martxoa : "Flechas Negras" Brigadak Aragoiko kanpainan parte hartu zuen Mario Bertiren agindupean.
- Martxoaren 18an: italiar hegazkinek Bartzelona bonbardatu eta 2.500 zibil inguru hil zituzten.
- Azaroa : CTVk Kataluniako kanpainan parte hartu zuen Gastone Gambararen agindupean.
1939
- Otsaila : Frankisten garaipenaren ondoren, CTVa Italiara itzuli zen[4].
Hegazkinlari italiarren eraispenak
Hona hemen "Regia Aeronautica"ko hegazkinlarien eraispenak:
Hegazkinlaria | Eraispenak[5] |
Mario Bonzano | 15 |
Adriano Mantelli | 12 |
Corrado Ricci | 10 |
Guido Nobili | 10 |
Carlo Romagnoli | 9 |
Giuseppe Cenni | 6 |
Granco Lucchini | 5 |
Enrico degli Incenti | 5 |
Ikus, gainera
- Regia Aeronautica
- Regia Marina
- Kondor Legioa
Erreferentziak
- lacucaracha.info
- Spartacus Educational: Italy and the Spanish Civil War
- La Guerra Civile Spagnola: I volontari Italiani-Brigate Internazionali e C.T.V.
- Ian W. Walker: "Iron Hulls, Iron Hearts : Mussolini's elite armoured divisions in North Africa" Crowood (2003) Marlborough, 1-86126-646-4
- Iturria: axishistory
Bibliografia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.